Muestra itinerante "Liburuaren arbola" (Bilbao)

Bilbao Del 7 de marzo 2023 al 29 de abril 2023
  • Muestra itinerante "Liburuaren arbola" (Bilbao)

  • Organización: Euskararen Etxea & Gorka Arrese (comisario).
  • Visitas guiadas en grupo (únicamente en euskera): miércoles, 11:00, 12:00, 13:00, 17:00 y 18:00 horas. Inscripciones en Euskararen Etxea, por teléfono (944028081) o correo electrónico (info@euskararenetxea.eus), con un mínimo de cuarenta y ocho horas de antelación.  
  • Enlace visualización anuncio.
  • Nota: Entrada libre (para poder acceder a la Biblioteca Foral es necesario presentar DNI, pasaporte o carné de la Biblioteca en la entrada).

 

---

Euskararen Etxeak Liburuaren arbola #liburuarenarbola erakusketa ibiltaria ondu du, eta Portugaleten, Ondarroan, Getxon, Amorebieta-Etxanon, Zallan eta Gernika-Lumon izan ondoren, Bilbon kokatutako Bizkaiko Foru Liburutegian izango da, martxoaren 7tik apirilaren 29ra bitarte.

Gorka Arrese editoreak apailatu du erakusketa, eta hitzaldi bana egingo du udalerri horietako bakoitzean.

Gizakiak sortu duen gauza unibertsaletako bat da liburua. Beste batzuk dira, adibidez: gurpila, aulkia, artaziak, anestesia, elektrika.

Historiako lehen hedabide masiboa da liburua: aurreneko objektu industriala. Liburua inprimategian saldoka egiteari esker mundua bizkor aldatzen hasi zen XV. mendetik aurrera. Liburuetan esperientziak eta jakintzak elkarrekin trukatuz eta itzuliz, era askotako aurrerapenak egin ziren denbora laburrean.

Liburuaren arbola erakusketak liburuaren izaera azalduko du: hizkia, idazketa, diseinua, inprimaketa. Bisitariak ezagutuko du hizkiek nolako anatomia daukaten, testuek nolako formak hartzen dituzten, liburuak zein parte dauzkan eta nola izendatzen ditugun euskaraz.

Zuhaitz baten modukoa da liburua. Arnasa ematen du: babesa eta itzala, edertasunaren plazera eta argiaren sintesia. Liburuak zure jakin mina, pentsamenduak eta hizkuntza oxigenatzen ditu. Liburua zabaldutakoan, besarkatu egiten zaitu: zure irudimena eta inteligentzia kilikatzen ditu. Abentura bat da irakurtzea, desiraren eta askatasunaren lurralde zirraragarrietan barrena.

10 esaldi argigarri:

  • Inteligentziaren marka da marra bat / Paul Valery.
  • Alfabetoa da gizakiaren asmakizun handiena / Galileo Galilei.
  • Gure bigarren memoria da idazketa.
  • Grabatzeko modu bat da idaztea.
  • Testuak irakurtzeak jantzi egiten gaitu.
  • Orriak eta hostoak ditu liburuak, arbolak bezala. Eta enborra, eta adarrak.
  • Testua diseinatzea, inprimatzea eta jostea dira inprimategiaren eginkizunak.
  • Ugaritzea da inprimatzea.
  • Urtero 2.500 liburu inguru argitaratzen dira euskaraz.
  • Libre zara ezer ez irakurtzeko, zure inteligentziari zalantzarik sortu nahi ez badiozu.

Erakusketaren apailatzailea:

Gorka Arrese (1965, Zarautz) kazetaria eta argitaratzailea da. ArgiaEginEuskaldunon Egunkaria eta Berria agerkarietan lan egin zuen. Hogeita hamar urtez Susa literatura argitaletxeko editorea izan zen, 1988tik 2018ra arte. Euskal idazle askoren lehenbiziko liburuak argitaratu ditu, hala nola Harkaitz Cano, Eider Rodriguez, Kirmen Uribe, Jon Alonso, Miren Agur Meabe, Lutxo Egia, Igor Estankona, Jon Benito, Leire Bilbao, Iñigo Astiz, Jule Goikoetxea, Beñat Sarasola eta abar. Literaturaren historiari buruzko perspektiba osoago bat izaten lagundu dio Armiarma.eus ataria osatzen jarduteak.

Erakusketaren helburuak:

  • Liburua berez zer den ezagutzea, ulertzea eta bere garrantzia azpimarratzea.
  • Liburuaren zati nagusiak identifikatzea: letraren anatomia, testuaren fisiologia eta liburuaren biologia.
  • Liburuan parte hartzen duten eragileak aztertzea: idazlea, editorea, irakurlea, inprimategia.
  • Euskal literaturara eta liburugintzara gerturatzea, Bizkaikoari bereziki erreparatuz.

Bisita gidatuen erreserbak egiteko, deitu telefonoz, 94 402 80 81 (astelehenetik ostiralera, 8:00-20:00) edo bidali mezua, info@euskararenetxea.eus

Ikastetxeentzat oharra: 16 urtetik gorako ikasleak soilik sar daitezke Bizkaiko Foru Liburutegira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan.


En breve

  • Tipo Exposición
  • Fecha Del 7 de marzo 2023 al 29 de abril 2023
  • HorarioLunes a viernes: 10:30-14:30 y 16:30-19:30. Sábados: 10:30-13:00
  • LugarBiblioteca Foral de Bizkaia
    Diputación, 7
    Bilbao
  • PrecioGratis

Dónde

Euskadi, bien comn