Potx eta Lotx: "Aireportuan"

Urretxu 19 de marzo 2023
  • Potx eta Lotx: "Aireportuan"

Heldu da eguna! Potx eta Lotxen ametsa betetzear da! Urteak daramatzate egun honekin amesten; denbora askoan aurrezten ibili eta gero, hegazkinez bidaiatu ahal izango dute. Pozez zoratzen sartu dira aireportura, baina megafoniatik entzuten dute euren hegaldia atzeratu egin behar izan dela ezinbestean. Horrela hasten da beraien abentura berria.

Aireportuan luzaro egon beharko dira zain. Norekin egingo dute topo? Zer abentura biziko dute? Lortuko al dute azkenean hegan egitea?

  • Aktoreak: Josu Zubia (Potx), Itziar Arkauz (Lotx), Danel Teran (Izaskun, Joserra Otero), Ander Murillo (Pilotua, Polizia laguntzailea eta harrerako azafata).
  • Soinu Teknikaria eta argi diseinua: Imanol Astudillo eta Rsound
  • Diseinua eta ilustrazioak: Pernan Goñi
  • Jantziak: Chloeren Orratza (Maria del Carmen Castro)
urretxu.eus/

En breve

Dónde

Euskadi, bien común