35 urte beteko ditugu pailazo taldeak eta horren ospakizuna izango da saioa.
Sudurgorrion bizitzan lagun egin ditugun hainbat etorriko dira bisitan ospakizunean parte hartzera. Kantua, dantza eta denon parte-hartzea ez da faltako, ezta tarte erraldoia ere…
Urteak betetzea garrantzitsua bada, are gehiago abenturak bizitzea! Eta hori izango da gure ospakizuna: beste abentura bat bizitzea!