Poetika 2022: Olga Novo

Donostia-San Sebastián 15 de mayo 2023
  • Poetika 2022: Olga Novo

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika zikloaren testuinguruan:

Poeta gonbidatua: Olga Novo
Aurkezpena: Itziar Mínguez
Musika: Musikene

 

Olga Novo (Vilarmao, Lugo, 1975) Poeta, saiakeragile, itzultzaile eta literatura-kritikaria da galegoz. Galiziar Filologian doktorea da Santiagoko Unibertsitatean, eta Hispaniar Ikasketetan ere bai Rennes 2 Unibertsitatean (Britainia Garaia). Literaturari buruzko hainbat ikerketa argitaratu ditu, eta, besteak beste, Marcel Schwob eta Stendhalen lanen itzultzailea da.
Poeta gisa, lan hauek argitaratu ditu: A teta sobre o sol (Do Dragón, 1996), Nós nus (Losada Diéguez Sorkuntza Saria, Xerais, 1997), A cousa vermella (Espiral Maior, 2004) eta Cráter (Espainiako Kritikaren Saria, Toxosoutos, 2011). Bere azken liburuak, Feliz Idade izenekoak (Faktoria K de libros, 2019) –Felizidad, gaztelaniara itzulita (Olifante ediciones de Poesia, 2020)– 2019ko galiziar libururik onenaren saria, Galiziako Kritikaren Saria, Espainiako Kritikaren Saria eta Poesia Sari Nazionala jaso ditu. Gaur egun, bigarren hezkuntzan dihardu irakasle, Galizian.
Bere obran, poesia ikuskera gisa ulertuta, amodioa azken abangoardia gisa ulertuta, Eros-a eta kontzientzia feminista, distiraldi sortzailea eta musika, utopia libertarioa, kantu intrahistorikoa eta landa-oroimena, materiaren izana ospatua eta berrantolatua, makro eta mikrokosmosa biltzen eta batzen dira, maitasuna ardatz izango duen poetika batean.
Horrez gain, hainbat kongresu, jardunaldi eta mintegitan parte hartu du, erotismoarekin, feminismoarekin, abangoardiekin, zeltismoarekin, anarkismoarekin eta landa-memoriarekin zerikusia duten gai literarioak landuz. Azken alderdi horri bere poesia lanaren zati handi bat eskaini dio, baita testu sorta eder bat ere, O bosque dos cromosomas (Luzes aldizkaria) izenburupean bilduta daudenak.

Itziar Minguez Arnaiz (Barakaldo, 1972). Poeta, narratzailea, literatura kritikaria. Zuzenbidean lizentziatua da, Deustuko Unibertsitatean. Honako olerki liburu hauek argitaratu ditu: La Vida me PersigueLuz en RuinasCara o CruzPura CoincidenciaWikipoemiaCambio de Rasante edota Que viene el lobo, besteak beste. Euskadi Literatura Sarietan finalista izan zen 2010ean. Antologia ugarietan topatuko ditugu haren olerkiak. Hainbat jaialdi eta poesia topaketetan parte hartu izan du. Literatura eta telebistarako gidoilari lanak uztartzen ditu. Hiru hamarkada bete ditu fikziozko serieen proiektuak idazten.

(Hizkuntza: gaztelania)


En breve

Dónde

Euskadi, bien comn