Hiru idazle, erronka bat: geroa.
Gaia: Ametsak amets.
Juan Kruz Igerabide
Garazi Arrula
Aintzane Usandizaga
Geroa zer?
Etorkizuna, maiz, apokalipsiaren edota katastroferik handienen sinonimoa da.
Hausnarketa eta, batez ere, berba egitea falta zaigu. Besteek pentsatu dutena entzun, bestelako mezuak jaso, patxadaz eta lasaitasunez.
Idazleek asko dute esateko, gizartearen begiraleak badirelako, badutelako gertatzen direnei begiratzeko bestelako moduak.
2023an lau hitzaldi egingo dira; urtaro bakoitzeko bat.
Sarrera doakoa da.
Euskal Idazleen Elkarteak antolatutako eta BBK Kuna babestutako ekimena da.