Programa Bertso Eguna 2024

Gernika-Lumo 27 de enero 2024
  • Programa Bertso Eguna 2024

Gainean da urte berria, eta harekin batera iritsiko da bertsozaleen urteko lehen hitzordu nagusienetako bat: Bertso Eguna. Azken urteotan egindako bideari jarraituz, lurraldez aldatu eta Gernika-Lumon hartuko du lur.

Urtarrilaren 27an izango da hitzordua, eta egun osoko plana antolatu duteLaboral KutxaGernika-Lumoko Udala eta Lilibertso bertso-eskola lagun dituztela. Goizean lurralde ezberdinetako bertso-eskolekin bertso poteoa egingo da. Ondoren, bazkaria izango da Astran, eta haren segidan egingo da eguneko saio nagusia tokian bertan. Ondoren, festan jarraitu nahi duenak ere izango du aukera.

Egitaraua

10:30ean dute bertsozaleek hitzordua Muxikan, Ariatzan. Bertakoa da Garriko bertso-eskola, aitzindarietako bat bertsotarako elkargune izateari dagokionez. Ondoren, 12:00etan, Astra aurrean elkartuko dira zaleak eta lurralde ezberdinetako bertso-eskolak ariko dira tabernaz taberna ibilbidea osatuz.

15:00etan bazkaria eskainiko da Astran eta 17:30ean hasiko da eguneko bertso jaialdia: Amets ArzallusEtxahun LekueMaialen Lujanbio eta Saioa Alkaiza izango dira bertsotan.  Ondoren, gauean ere izango da festa jarraitzeko aukerarik, eta egitaraua biribiltzeko lanetan ari gara.

Bertsolari Egunetik Bertso Egunera

1968an hasi zen antolatzen gaur egungo Bertso Egunaren aitzindaria. Hasiera batean, Bertsolari Eguna izena hartu zuen, eta garaiko hainbat bertsolariren omenaldi eguna izaten zen. 1987an Bertsozale Elkarteak hartu zuen antolatzeko ardura, betiere Donostiako Udalarekin elkarlanean. 1995ean omenaldi kutsua alde batera utzi eta bestelako itxura hartu zuen egunak; izena ere aldatu zitzaion, eta Bertso Eguna izatera pasa zen.

Donostian egin zen urte luzez, eta 2017ko etenaren ondotik eta 2018tik aurrera, Euskal Herri osoan mugitzen den egitasmo ibiltaria da egun, Bertsozale Elkartearen oinarrizko helburuekin bat eginez: herrialde osoan eragitea. Pandemiak eraginda 2021ean eta 2022an data eta egiteko modua aldatu baziren ere, Bertso Egunak egin ahal izan genituen, eta aurten egun osoko plana antolatzeari ekin genion berriro ere.


En breve

  • Tipo Bertsolarismo
  • Fecha 27 de enero 2024
  • LugarGernika-Lumo
  • Precio35 €
  • Entradas Comprar
  • IdiomaEuskera

Dónde