"Fuga!" Pantxika Telleriaren sorkuntza da. Gorputzen arteko harremanak erakusten dituen hirukote koreografikoa da, euskal jauzien sistemaren –mutxikoen– irudimena libratzeko. Romain Baudoinek zarrabetearekin zuzenean jotzen duen musika baten gainean, hiru gorputz etengabe ari dira elkarri bilaka, elkar hunkitzen, gorputz bakarra osatzen eta bereizten.