"Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuaren baitan sortu den film laburren bilduma hau lau lanez dago osatuta. Lau elementu, lau istorio ezberdin eta aldi berean osagarriak. Legution, XIX. mendean Mateo Txisturen desagerpenaren misterioa edo "Ehiza"; Oiartzunen, Suediatik itzuli eta jaioterrian "Ütlandsk" edo atzerritar sentitzen den Estiren istorioa; Antzuolan eta Aiherran, galdu eta Euskal Herria gurutzatuko duen "Oiogorri" oiloaren istorioa; Uharten, Arga ibaian agertu den gorpuaren misterioa edo"