Programa Literatur Amuak 2024

Ondarroa Del 24 de octubre 2024 al 8 de noviembre 2024
  • Programa Literatur Amuak 2024

Disziplina desberdinetako sormena eta euskara ardatz hartuta ospatuko da Literatur Amuak jaialdia urriaren azkenetan eta azaroaren hasieran. Aurten ere herriko sortzaileek hartuko dute leku bereziena
jaialdi honen baitan.

Urriaren 24an, eguena, ekingo zaio jaialdiari, Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketarekin. Aurtengo sariduna zein den ezagutu eta proiektua aurkeztuko du Kofradia Zaharrean, Joxemari Urteagarekin izango den solasaldian. Horrekin batera, iazko lehiaketa irabazi zuten bi idazleen nobelak ere aurkeztuko dira: Karmele Mitxelena Etxebesteren Zoriontasuna edo antzeko zerbait eta Gregorio Ramos Villanuevaren London Calling. Aurkezpen hauek Elkar argitaletxeko editore Xabier Mendigurenen eskutik izango dira. Nanoipuin lehiaketaren sari banaketa ere egun horretan egingo da, 18:00etan.

HERRIKO ARTISTAK NAGUSI

Aipatzekoak izango dira herriko artisten lanak. Juan Fernandez Egiguren argazkilariak, esaterako, Ondarrutarrak bildumaren II. atala erakutsiko du Udal Erakusketa Arteoan, urriaren 30etik azaroaren 10era bitarte: egunero 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 11:00etatik 13:30era ere bai. Urriaren 25ean, barikua, Josu Arrizabalagak Ondarru berbetan Ondarroako berba eta esaeren bilduma aurkeztuko du. Ondarroako Udalaren eskutik argitaratu duen liburua da. Biharamuneko 18:30ean, Unanue Kamara Koralak letragile euskaldunen errepertorioa eskainiko du Andra Mari elizan. Hurrengo asteko zapatuan, azaroak 2, Mikel Etxaburu olerkariak Mattalingo alaba lan arrakastatsuan oinarritutako poesia musikatu ikuskizuna plazaratuko du Kofradia Zaharrean, 20:00etan. Mattalingo alaba, Saturrarango kartzelan egondako emakumeen bizipenak kontatzen dituen Mikel Etxabururen lana da.

Literatur Amuak jaialdia iragartzeko kartela Andoni Garcia Alkorta diseinatzaile ondarrutarrak egin du.

EGITARAUA:

  • Urriak 24, eguena. 18:00etan, Kofradia Zaharrean. Nanoipuin lehiaketaren sari banaketa.
  • Ostean, Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa. Aurtengo sariduna ezagutzea eta iazko irabazleen lanak aurkeztea.
  • Urriak 25, barikua. 18:00etan, Kofradia Zaharrean, Josu Arrizabalagaren liburuaren aurkezpena.
  • Urriak 26, zapatua. 10:00etan, Txomin Agirre udal liburutegian, Liburuen Amuak, Joxemari Urteagarekin.
  • 19:30ean, Andra Mari elizan, Unanue Kamara Koralaren kontzertua: letragile euskaldunen errepertorioa.
  • Urriak 27, domeka. 17:30ean. Kofradia Zaharrean, Arimen gaueko kontakizunak, Debako Kontalariaken eskutik. Umeentzako BAKARRIK (4-10 urte).
  • Urriak 31, eguena. 19:00etan, Kofradia Zaharrean, Artxibo biluzia antzezlana, Metrokoadroka antzerki kolektiboaren eskutik.
  • Azaroak 1, barikua. 18:00etan, Kofradia Zaharrean, haur eta helduentzako ikuskizuna.
  • Azaroak 1, barikua. 19:00etan, Kofradia Zaharrean, bertso saio espekulatiboa: Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Sustrai Colina. Gai jartzailea: M.Berriozabal.
  • Azaroak 2, zapatua. 20:00etan, Kofradia Zaharrean, poesia musikatua, Mikel Etxabururen Mattalingo Alaba liburuan oinarrituta.
  • Azaroak 8, barikua. 18:00etan, Etxelilan, solasaldia, Miren Agur Meabe idazlearekin.

En breve

Dónde