Porrotx eta Marimotots: "Amazonia gara"

Llodio 10 de diciembre 2024
  • Porrotx eta Marimotots: "Amazonia gara"

Euskal Herriko Iratitik Ameriketako Amazoniara... Porrotxek eta Marimototsek, urtxintxen antzera, zuhaitzez zuhaitz egingo duten bidaia kontatu eta kantatuko digute. Zatoz sudurgorriekin... ez gara jaitsiko! 

Porrotxek eta Marimototsek, urtxintxen antzera, zuhaitzez zuhaitz egingo duten bidaia kontatu eta kantatuko digute. Zatoz sudurgorriekin...

Munduko natura eta bioaniztasuna arriskuan daude gizakiok daramagun bizimoduaren ondorioz. Honen inguruan hausnarketarako deia egiten du saio honek. Balio eta kolore ederrenak jasoz ostadarra zabalduko dute sudurgorriek munduan, hau denona eta denontzat izan dadin salbuespenik gabe.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Katxiporreta
  • Antzezleak: Joxemari Agirretxe (Porrotx), Mertxe Rodríguez (Marimotots)
  • Iraupena: 60 minutu

En breve

Dónde