Programa Día de la Arqueología 2026 (Lekeitio)

Lekeitio 7 de agosto 2026
  • Programa Día de la Arqueología 2026 (Lekeitio)

Datorren abuztuaren 7an, Lekeitiok V. Arkeologia Eguna hartuko du. Egun osoko egitarau zabal baten bidez, herritarrek zein bisitariek gure iragan historiko eta geologikoan murgiltzeko aukera izango dute, bisita gidatu, tailer eta bideo emanaldien bitartez.

GOIZEKO EGITARAUA

1. BISITA GIDATUA: Isuntza / Zubiburua kobazuloa

  • Jarduera: 6 laguneko taldeetan, kobazulo eder honen eraketa geologikoez gozatzeaz gain, Paleolito garaiko teknologia ikertzeko sorturiko laborategi esperimentala ikusiko dugu.
  • Nori zuzendua: Nagusiak zein umeak.
  • Non: Isuntza / Zubiburua kobazuloan (Isuntza zubiaren alboan dagoen plazatxoan elkartuko gara).
  • Bisitaren iraupena: 30 minutu.
  • Txanda-orduak: 10:00 | 10:30 | 11:00 | 11:30 | 12:00 | 12:30
  • Hizkuntza: Euskaraz eta gazteleraz.
  • Materiala: Kaskoak eta argiak antolakuntzak ipiniko ditu.
  • Gomendioa: Mendiko arropa eta botekin etortzea.
  • Izen-emateak: Txanda eskatzeko, arren, bidali mezu bat pertsona kopurua zehaztuz helbide honetara: pregraphity@gmail.com (Oharra: Zerrendak betetzekotan, itxarote-zerrenda bat ezarriko da, eskaeren hurrenkeraren arabera).

2. TAILERRA: Paleolito garaiko pigmentuak

  • Jarduera: Mineralez (hematitea, limonita, manganesoa) zein egur-ikatzez eginiko pigmentu naturalekin, Paleolito garaiko irudiak egiten saiatzea denon artean.
  • Nori zuzendua: Umeak.
  • Non: Isuntza zubiaren alboan dagoen plazatxoan. (Eguraldi txarra egiten badu, harpe bat dago aterpea hartzeko).
  • Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara (Tailerraren iraupena: 3 ordu).
  • Hizkuntza: Euskaraz eta gazteleraz.
  • Materiala: Pigmentuak, ura, folioak, harri-xaflak eta plastikozko estalkiak (arropa ez zikintzeko) antolakuntzak ipiniko ditu.
  • Gomendioa: Arropa zaharrekin etortzea (beti zikinduko gara zer edo zer).
  • Izen-emateak: Txanda eskatzeko, arren, bidali mezu bat pertsona kopurua eta bakoitzaren adina zehaztuz helbide honetara: pregraphity@gmail.com¿

EGUN OSOAN ZEHAR (Goiz zein arratsaldez)

BIDEO EMANALDIA: Armintxe kobazuloa

  • Jarduera: Bisita birtuala egingo da Armintxe kobazulora (Lekeitio), bertako labar-artearen aurkikuntzaren 10. urteurrena ospatzeko. Bideo emanaldi baten bitartez, orain arte aurkituriko aitzuloaren zonalde garrantzitsuenak bisitatu ahalko ditugu.
  • Nori zuzendua: Nagusiak zein umeak.
  • Non: Lekeitioko Turismo Bulegoan (Santa Elena etorbidea, 2 - 48280 Lekeitio).
  • Ordutegia: 10:00etatik-15:00tara eta 16:00etatik-19:00etara.
  • Bideoaren iraupena: 5-10 minutu (etengabeko proiekzioa).
  • Hizkuntza: Euskaraz eta gazteleraz.
  • Izen-emateak: Ez dago zertan izena eman beharrik (sarrera librea da).
lekeitio.com

En breve

  • Tipo Festival
  • Fecha 7 de agosto 2026
  • LugarZubiburua koba eta turismo bulegoa
    Lekeitio
  • IdiomaVarios (incluye euskera)
  • Ver agenda Lekeitio

Dónde