"Iñaki "Txete" Mezquita (Tolosa, 1959)
Zazpi urterekin bere kabuz gitarra jotzen hasita, 16 urterekin, 1975 ingurun, lagun batzuekin, Mitxel Longaron baterijolea tartean, DREAMER taldea sortu zuten. Gero GRUPO 75, JAIAK, MEMPHIS, GAIZKA, SAKRE, KLABELIN KOMIK... taldeetako partaidea.
Garai haietatik gaur arte bakarrik jarraitu du gitarra jotzen eta kanta berriak sortzen. Hain zuzen kontzertu akustiko honetan 18 urterekin eta orain dela hilabete gutxi ateratako kantak entzun ahal izango ditugu. Hiru gitarra eta lau afinazio erabiliko ditu. Musika erritmo ezberdinetako kantak, cauntry, blues, melodiko... Gitarjole handi bat entzuteko aukera."