"Flax Adarbakarra"

Zalla 6 de diciembre 2025
  • "Flax Adarbakarra"
  • "Flax Adarbakarra"

"Oraingo honetan, amets batean murgilduko dira Urko eta Oiane zirenak pertsonaia berezi, magiko eta maitakor batekin batera.

Gauak, gure lagunak beldurtzen ditu eta lo egiteari ikara diote. Egoera honi buelta ematen lagunduko die Flax adarbakarrak. Urtero bezala, egoera dibertigarriak eta dantzagarriak biziko dituzte gure bi bihurriek oraingoan ere.

Gainera, gure bi lagunek, bere burua maitatzen eta zintzoak izaten ikasiko dute. Norberak bere burua maite behar du eta barruko “gu” horrek, lagundu behar gaitu, ez erasotu. Zertan eta nola eragingo diote Flax adarbakarrari gure lagunen akatsek?

Denok ikasiko dugu abentura eder honekin, geure burua maitatzen. Akatsak denok egiten ditugu, baina haietatik ikasi eta aurrera jo behar dugu. Errua ez da existitzen, ardura baizik. Bakoitzak berea badu eta denok ikasiko dugu altxatzen eta egoera makurrei, irria jartzen eta ikasten; beti adimena zabaltzen.

Ez galdu abentura berri ikaragarri hau. Gozatuko duzu. Dantzatuko duzu. Alai eta zoriontsuago irtengo zara ikuskizuna etagero. Eta asko ikasiko duzu."

 

zalla.eus

En breve

  • Tipo Teatro (infantil)
  • CompañíaGora Musika
  • Fecha 6 de diciembre 2025
  • Horario17:00
  • LugarZalla Zine-Antzokia
    Avenida del Ferrocarril, 2. Barrio Artebizkarra, s/n
    Zalla
    Web
  • Precio6 €
  • Entradas Comprar
  • IdiomaVarios (incluye euskera)
  • Ver agenda Zalla Zine-Antzokia, Zalla

Dónde