"KILIMAterioa": Irati Anda, Iratxe Ibarra Kaitin Allende

Lasarte-Oria 31 de enero 2026
  • "KILIMAterioa": Irati Anda, Iratxe Ibarra Kaitin Allende

"KILIMAterioa" ikuskizuna

Bertsolariak:

  • Irati Anda
  • Iratxe Ibarra

Parte-hartzaileak: Kaitin Allende

Kaitin Allendek sortutako Klimaxetik klimateriora eta buelta bakarrizketatik sortu da KILIMAterioa.

Zer gertatzen da emakumearen bizitzan klimaterioan sartu eta menopausia ate joka dagoenean? Nola sentitzen gara? Alboan duguna akabatzeko moduan gaude. Suminkortasunez beteta abanikoen erreginak bilakatzen gara.

Eraldaketa prozesu honek bestelakoak ere ematen dizkigu.

KILIMAterioak klimaxera iristeko autopista bilatzen ari denean klimaterioarekin topo egiten duen emakumearen ibilerak kontatuko ditu, bakarrizketa eta bertsoak uztartuz elkarrizketara bidea egiteko.

Emakume helduak oholtza gainean, sortzaileak, sorginak, bakoitza egoera eta ziklo desberdin batean murgilduta gaiari umorez eta konplexu gabe heltzeko gogoz.

Fitxa artistikoa:

  • Gidoia: Kaitin Allende
  • Zuzendaritza: Kaitin Allende
  • Partaideak: Kaitin Allende, Iratxe Ibarra, Oihane Perea, Irati Anda
  • Publikoa: helduak
  • Espazioa: oholtzan zein lurrean; gutxieneko espazioa: 6 x 4 metro
  • Lekuak: antzokiak, kultur etxeak...
  • Iraupena: 60 minutu
Bertsozale

En breve

Dónde