Concurso Elkar de ilustración y cuentos 2026

Gernika-Lumo Del 17 de febrero 2026 al 15 de abril 2026
  • Concurso Elkar de ilustración y cuentos 2026

IPUINA ILUSTRATU

HH4 eta LH4 bitartean (biak barne) dauden haurrek Txilikuk idatzitako "Tapiz berria" ipuina ilustratu beharko dutIpuina hemen eskura daiteke. 

  • Ipuinean oinarrituta egindako ilustrazioak A4 formatodun orrian egin beharko dira. 

  • Margo mota eta teknika guztiak onartuko dira. 

  • Haur bakoitzak ilustrazio bakar bat aurkeztuko du. 

  • Ilustrazioa paperean entregatzekotan, marrazki bakoitzaren atzeko aldean haurraren izen-abizenak, jaiotze-data, telefonoa eta helbidea eta ikastetxearen izena jartzea ezinbestekoa izango da.

  • Haur bakoitzak dagokion mailan aurkeztu beharko du ilustrazioa:

    • A maila > HH4 eta HH5 (edo txikiagoak)

    • B maila > LH1 eta LH2

    • C maila > LH3 eta LH4

ILUSTRAZIOA IPUIN BILAKATU

LH5 eta DBH2 bitartean (biak barne) dauden haurrek Iñaki Holgadok egindako ilustrazioarekin ipuin bat osatu beharko dute: Ilustrazioa hemen eskura daiteke. 

  • Ipuinek euskaraz idatziak izan behar dute. 

  • Lan guztiak ordenagailuz idatzitakoak izan behar dira eta orrialde bakar batean aurkeztu beharko diraEz dira orrialde bat baino gehiagotan aurkezten diren lanak onartuko. 

  • Ipuin guztietan ezinbestekoa da jartzea, haurraren izen-abizenak, jaiotze-data, telefonoa eta helbidea eta ikastetxearen izena. Ikastetxeetatik bidaltzen diren ipuinek ere datu horiek guztiak jarrita izan beharko dute.

  • Haur bakoitzak dagokion mailan aurkeztu beharko du ipuina:

    • D maila > LH5 eta LH6

    • E maila > DBH1 eta DBH2

KOMIKIA OSATU EDOTA HASIERATIK SORTU

DBH3 eta DBH4 mailetako gazteek bi aukera dituzte: Iñaki Holgadok hasitako komikiari jarraipena ematea edota beronen gaia mantenduz (kirolaz gozatu) komikia hasieratik sortzea. Komikia hemen eskura daiteke. 

  • Komikiak eskuz zein ordenagailuz sortu daitezke eta euskaraz idatzi behar dira. 

  • Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina lana A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da. 

  • Parte hartzaile bakoitzak komiki bakarra aurkeztu ahal izango du eta lan bakoitzaren atzean gaztearen izen-abizenak, jaiotze-data, telefonoa eta helbidea eta ikastetxearen izena jartzea ezinbestekoa izango da. 

  • Komikiak F mailan aurkeztuko dira > DBH3 eta DBH4

Adi!

Lanak entregatzeko azken eguna 2026ko apirilaren 15a izango da eta ez da epez kanpo entregatzen den lanik onartuko! 

 

Informazio gehiago

elkar.eus

En breve

  • Tipo Concurso (infantil)
  • Fecha Del 17 de febrero 2026 al 15 de abril 2026
  • LugarMuseo Euskal Herria
    Palacio Alegría. Allendesalazar, 5
    Gernika-Lumo
    Web
  • IdiomaEuskera
  • Ver agenda Museo Euskal Herria, Gernika-Lumo

Dónde