Zurrunbilo 2026: "Arma tiro pum" + "Alter nation"

Vitoria-Gasteiz 28 de marzo 2026
  • Zurrunbilo 2026: "Arma tiro pum" + "Alter nation"

Dentro del festival Zurrunbilo 2026.

Arma tiro pum, Aitor Vinagret

ARMA
Bitartean, munduko beste toki batean
haur bat skatearekin jolasean ari da.
Bikote bat pasiatzen.
Pertsona bat janaria prestatzen.
Zaratak entzuten dira. Helikoptero bat.

TIRO
Hegazkinak agertu dira zeruan.
TROTROTRO FIUUUU TXUTXUTXUTXU
3,2,1…botoia sakatu…

PUM
Sua, kea. Isiltasuna.

Arma Tiro Pum antzezlanean, herrialde eta garai desberdinetatik bidaiatzen dugu. Guztietan, umeak kalean ari dira jolasean. Zeruan, sentimendurik gabeko hegazkinek protagonismoa hartzen dute. Eszenatokian, foko baten aurrean, onomatopeiak erabiltzen dituen aktoreak skate arrunt bat gauza izugarrietan transformatzen ditu.

Ezer ez da dirudiena gaur egungo antzezlan honetan.

  • ZUZENDARIA: Jessica Walker eta Aitor Vinagret
  • AKTOREA: Aitor Vinagret
  • ARGAZKIAK: Ulises Fontana, Txemari Ortiz de Luna

Alter nation, Idoia Tapia Martinez

Alter Nation Identitatearen Nahasmendu Disoziatiboaren (IND) inguruko pieza eszeniko-sonoroa da. Ahots-efektu artifizialen bitartez, psikopatologia honen funtzionamendua ulertzen saiatzen naiz.
  • Sortzaile eta interpetrea: Idoia Tapia Martinez
  • GRALaren tutorizazioa eta kanpo begirada: Matxalen de Pedro Larrea
  • Argien diseinua eta kanpo begirada: Max Sánchez Mancebo

En breve

  • Tipo Otro
  • Fecha 28 de marzo 2026
  • Horario19:00
  • LugarSala Baratza
    Plazuela Aldabe, 4 - Bajo
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Precio10 / 12 €
  • Entradas Comprar
  • IdiomaEuskera
  • Ver agenda Sala Baratza, Vitoria-Gasteiz

Dónde