Bost egunez, Charlotenia etxea sorkuntzari buruzko gogoeta kolektibo baten laborategi bihurtuko da, sorkuntza bere adierazpide guzietan (artistikoa, literarioa, zientifikoa edo teknologikoa) ardatz hartuta. Arratsaldeak mintegiei eskainiko zaizkie; gaualdiak aldiz, publiko zabalari irekiak izanen dira.