"Hika ikastetxeetan: LMHko eta DBHko irakasleentzat prestakuntza-saioak"

Eibar Del 17 de octubre 2026 al 24 de octubre 2026
  • "Hika ikastetxeetan: LMHko eta DBHko irakasleentzat prestakuntza-saioak"

ZirHika taldeak, UEUrekin elkarlanean, ikastaroa antolatu du Eibarren, ikastetxeetan hika bultzatu nahiko luketen irakasleentzat. Bi prestakuntza-saio izango dira, bi larunbat goiz: urriaren 17an eta 24an. Izen-ematea zabalik dago. Euskal Herri osoko
irakasle hikazaleak animatu nahi dituzte ikastaroan parte hartzera. Nahiz eta ikastetxeetan euskaraz ikasi, gaztetxo askok kalean erdarara jotzen dute adierazkortasun eta informaltasun bila. Euskarak berezkoa duen hizkera informala, berriz, hitanoa, gainbehera joan da azken hamarkadetan. Hezkuntza arautuan hizkera formala lehenesten da, baina badira hitanoaren premia ikusten duten irakasleak.

Horientzat da ikastaro hau. Saio teoriko-praktikoak izango dira. Ikastaroaren helburua hitanoa irakatsi nahi duten irakasleei tresna batzuk ematea da. Lehenengo pausoak emateko prestakuntza txiki bat izango da, ikastetxeetan hika irakasten esperientzia duten adituen eskutik: Ritxi Lizartza (Donostia), Garbiñe Idoeta (Markina-Xemein), Nerea Zubia (Oñati), Xabier Eizagirre (Azkoitia) eta Itsaso Aldai (Oiartzun). Euskara batuko hitanoa erabiliko da prestakuntza-saioan, gero bakoitzak bere herriko hitanora molda dezakeena. Ikusi egitaraua. Euskaltegietako irakasleentzat ere interesgarria gerta daiteke.

ZirHika taldea hitanoa -bereziki noka- biziberritzeko sortu zen, euskararen normalizaziorako. Euskal Herri osoko hika eragileek osatzen dute.

ueu.eus

En breve

  • Tipo Formación
  • Fecha Del 17 de octubre 2026 al 24 de octubre 2026
  • Horario9:00-14:00
  • LugarMarkeskoa Jauregia
    Eibar
  • PrecioInscripción
  • Entradas Comprar
  • IdiomaEuskera
  • Ver agenda Eibar

Dónde