"Hil da Jenioa", sorkuntza kolektiboaren inguruko jardunaldia

Azpeitia 24 de octubre 2026
  • "Hil da Jenioa", sorkuntza kolektiboaren inguruko jardunaldia

‘Hil da Jenioa’ deituriko jardunaldi hauetan sorkuntza kolektiboa izango da muina. Aspalditik bueltaka izan dugun susmoa da artistaren bikaintasun eta originaltasuna baino, ez ote den berez elkarlana sormenaren motor nagusia. Eta hori hala dela onartuta ere, zergatik egiten zaion hainbeste gorazarre artistaren bikaintasun, ospe, marka indibidualari. Are, ez ote dugun guk geuk ere makinaria horretan aktiboki parte hartzen. Dinamoa sormen gunetik sorkuntza kolektiboa bultzatu nahi genuke, eta horren inguruan pentsatzeko planteatu ditugu jardunaldi hauek.

10:00etatik 14:00etara bilduko gara Dinamoa sormen gunean. Tartean solasaldiak, performanceak eta luncha izango ditugu goiz osoan zehar. Sorkuntza kolektiboaz ari garenez, elkarrekin esperientziak partekatzea funtsezkoa da; horregatik nahi dugu egun horretan sortzaile ezberdinen begirada zabal eta aberasgarria izatea.

Ekitaldira joateko hartu zure gonbidapena.

Jardunaldiaren inguruko informazio guztia biltzen duen eskuorria.

kulturaz.eus

En breve

  • Tipo Conferencia
  • Fecha 24 de octubre 2026
  • Horario10:00
  • LugarDinamoa Sormen Gunea
    Soreasu. Foru Kalea, 6
    Azpeitia
    Web
  • PrecioGratis (inscripción)
  • Entradas Comprar
  • IdiomaEuskera
  • Ver agenda Dinamoa Sormen Gunea, Azpeitia

Dónde