Booketegi Jaialdia 2026 urriaren 30etik azaroaren 1era bitartean ospatuko da.
Urriaren 30ean Sutegin
Urriaren 31n
2020tik hona, 37 idazlek ipuin bana ekarri dute Booktegiren Elkarri Irakurriz egitasmora, eta aurten beste sei idazle hauen ekarpenak izango dira:
Bi solasaldiak urriaren 31n egingo ditugu, eta tartean mokadu bat hartzeko aukera izango dute. Ipuinak izango dituzte mintzagai idazleek, baita literatura eta kultur orokorra ere.
Udarregi Ikastolako ikasleek, iaz bezala, hainbat liburu gomendatuko dizkigute bideo-formatuan.
Arbaso Eguna mahai-jolas narratibo eta kolaboratiboa da. Rol-jolasaren tresnak erabiltzen ditu, baina ez da beharrezkoa aurretik rol-jokoetan esperientziarik izatea. Helburua erraza da: etorkizuneko komunitate batek gaurko erronka handi bat gainditu duela irudikatzea, eta ondoren galdetzea nola iritsi garen horra.
Azaroaren 1ean
2025eko urriaren 17an, Sutegin,
Mihise taldeak bere bigarren diskoa aurkeztu zuen: Ahaldatu. Kontzertua grabatu genuen, eta aurtengo Booktegi Jaialdian aurkeztuko dugu kontzertuaren filma.
Iazko Rupertorioekitaldian bezala, aurten hainbat lagunek Anariren abesti bana hautatu dute, eta zuzenean abesti horiek interpretatu egingo dituzte, nork bere erara.
Abesti batzuen bertsio bereziak entzun ahalko dira, bai eta letren inguruko hausnarketak, anekdotak, errezitaldiakere…Interpretatzaile bakoitzak abestiaren inguruko ideiak, emozioak, pasarteak partekatuko ditu joaten direnekin.