Mintzola mintegia 2026

Donostia / San Sebastián 5 de noviembre 2026
  • Mintzola mintegia 2026

2026ko Mintzola mintegia azaroaren 5ean izango da, eta aurtengo ikerketa-deialdian sarituak izan diren gradu- eta master-amaierako lanen ondorioak aurkeztuko dira bertan. Horiez gain, euskaraz jarduteko erraztasunari buruzko ikerketaren oinarri teoriko-metodologikoak ere agertuko dira.

Mintegia goiz osokoa izango da (09:30-13:00), Euskaltzaindiaren Luis Villasante Ikerketa Zentroan (Tolare baserria, Almortza bidea 7, Donostia), eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du.

Doan, aurrez izena emanda: 943 428 050.

Guztira, zortzi hitzaldi emango dira azaroaren 5eko mintegian. Hona hemen:

  • Euskararen erabilera eta hizkuntza-hautuak eskola-inguruneko ahozko interakzioetan: Haur Hezkuntzako 4 urteko gela bateko kasu-azterketa (Libe Miner)
  • Orioko euskararen bilakaera fonologikoaren azterketa (Aidé Elustondo)
  • Aisialdi antolatuaren eta euskararen erabilera informalaren arteko elkarreragina: kasu-azterketa (Camila Utrera)
  • Ahoskeraren lekua irakaskuntzan: euskara bigarren hizkuntza gisa helduaroan (Izaro Urreta)
  • Hitzetik oholtzara: euskararen erabilera sustatzeko antzerkian oinarritutako proposamen didaktikoa (Uxue Cárdenas)
  • Nola landu ahozkotasuna eskolan? Bilboko Miguel de Unamuno eskolako kasua (Maddi Ormazabal)
  • Euskaraz jarduteko erraztasunari buruzko ikerketa: oinarri teoriko-metodologikoak (Unai Oiartzun)

En breve

  • Tipo Conferencia
  • Fecha 5 de noviembre 2026
  • Horario09:30 - 13:00
  • LugarLuis Villasante Ikerketa Zentroa (Tolare baserria, Almortza bidea 7)
    Donostia / San Sebastián
  • PrecioGratis (inscripción)
  • IdiomaEuskera
  • Ver agenda Donostia / San Sebastián

Dónde