Literatur Amuak 2026: "Txepeldunak"

Ondarroa 8 de noviembre 2026
  • Literatur Amuak 2026: "Txepeldunak"

2026ko Literatur Amuak jaialdiaren barne.

"Txepeldunak" haurrentzako bertso antzerkia.

Partida bat galdu duen haurra triste dago: pilotarekin haserre dago baina pixkana adiskidetzen joango da. Berak beti irabazi egin nahi du, eta beste kirol guztiak kakaren pare jartzen ditu. Pixkanaka ikasiko du, ordea, beste jolas askok lekua dutela kalean, eskolako patioan… eta lehia ez dela beti beharrezkoa. Edozein kiroletan denak izan daitezkela irabazle, publikoa barne, ondo pasa dutelako.

Etorkizuneko gizarte solidarioagoa eta konprometituagoa eraikitzeko nahia lantzen da, indibidualismotik kolektibora jauzia eginez: irabazi-galdu, ona-txarra, lehia-jolasa,erori-altxa, norbera-bestea, laguntasuna, taldea, bestearekiko errespetua, zaintza…Bertsoak, koplak eta beste hainbat baliabide eszeniko tartekatzen dira obra dinamiko eta jostari honetan.

Bertsolariak:

  • Uxue Alkorta
  • Maren Basterretxea

Antolatzailea: Ondarroako Udala

Kultur bitartekaria: Lanku Bertso Zerbitzuak

Bertsozale

En breve

  • Tipo Teatro (infantil)
  • CompañíaLanku
  • Fecha 8 de noviembre 2026
  • Horario18:00
  • LugarKofradia Zaharra
    Ondarroa
  • PrecioGratis
  • IdiomaEuskera
  • Ver agenda Kofradia Zaharra, Ondarroa
Toda la información sobre el espectáculo >>

Dónde