Olentzero y Mari Domingi en Mirandola

Legazpi Del 8 de noviembre 2026 al 21 de diciembre 2026
  • Olentzero y Mari Domingi en Mirandola
  • Olentzero y Mari Domingi en Mirandola

La organización informa: 

Gabonetako magiaz gozatzeko prest? Olentzero eta Mari Domingi berriro ere Legazpiko Mirandaolara etorriko dira, eta aurten ere familientzako proposamen berezia prestatu dugu Lenbur Fundazioan.

Mirandaolako parkean barrena ibilbide magikoa egingo dute haurrek, ipuinak, pertsonaiak eta sorpresa txikiak tarteko. Euskal Burdinaren Museoan hasiko da bisita, eta bertan Olentzero eta Mari Domingiren istorioak ezagutuko dituzte. Baina ez dira bakarrik egongo: Burdintxo bihurriaren laguntzarekin, Olentzero eta Mari Domingiren bila joango dira parkera.

Azkenean, Mirandaolako Burdinolan elkartuko dira guztiak, eta familiek aukera izango dute Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko, eskutitzak emateko eta argazkiak ateratzeko. Eta bisita borobiltzeko, danbolinean erretako gaztainak eta patxintxiak ere izango dira.

Saioak azaroaren 8an hasiko dira, asteburuetan eta jaiegunetan, abendu amaierararte, eta ikastetxeentzako bisita bereziak ere antolatuko dira astegunetan. Arratsaldeko azken txandetan linterna ekartzea gomendatzen da, esperientzia are bereziagoa izan dadin.

lenbur.com

En breve

  • Tipo Otro (infantil)
  • Fecha Del 8 de noviembre 2026 al 21 de diciembre 2026
  • Horario10:00 / 11:00 / 12:00 / 13:00 / 15:00 / 16:00 / 17:00 / 18:00 / 19:00
  • LugarMuseo del Hierro Vasco
    Mirandaola Parkea. Telleriarte Auzoa, z/g
    Legazpi
    Web
  • Precio9 €
  • Entradas Comprar
  • IdiomaVarios (incluye euskera)
  • Ver agenda Museo del Hierro Vasco, Legazpi

Dónde