ABYCINE LANZA VITORIA-GASTEIZ 2026

Vitoria-Gasteiz Del 23 de noviembre 2026 al 24 de noviembre 2026
  • ABYCINE LANZA VITORIA-GASTEIZ 2026

Abycine Festivalek, Banatu Projectsek eta NOREAk antolatutako topaketak ikus-entzunezkoen industria indartzea eta zinema-proiektuen finantzaketarako aukera berriak sustatzea izango ditu ardatz. Ekimenak, gainera, Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesa du.

Bada, ekimenak jarraipena emango dio azken urteotan Gasteizen sendotzen ari den ikus-entzunezkoen sektorearen aldeko apustuari. Izan ere, Abycine Lanza Conexión Vitoria-Gasteiz foroaren aurreko edizioek ekoiztetxeen eta inbertitzaileen arteko harremanak sustatzea izan zuten xede, bereziki Arabako Lurralde Historikoko zerga-pizgarriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz. 2025eko edizioan, kasu, 15 ekoiztetxek hartu zuten parte proiektuak aurkezteko eta inbertitzaileekin banakako bilerak egiteko programan.

Zerga-pizgarriak eta aukera berriak, bigarren jardunaldiaren ardatz

Bi eguneko ekimena izango da honakoa, eta azaroaren 24ko jardunaldia, asteartekoa, publiko profesionalari irekita egongo da. Bereziki, tokiko ekoiztetxeei eta ikus-entzunezko zerbitzu-enpresei zuzenduta dago, baita Arabako zerga-pizgarrien bidez zinema-proiektuetan inbertitzeko interesa izan dezaketen enpresei ere.

Hala, sektoreko eragileen arteko ezagutza eta lankidetza sustatzea, finantzaketa-eredu berriak ezagutaraztea eta Arabako zerga-araudiak ikus-entzunezkoen ekoizpenari eskaintzen dizkion aukerak aztertzea izango da jardunaldiaren helburua. Horretarako, zerga-pizgarriei eta tax lease sistemari buruzko prestakuntza-saioa antolatu da, enpresentzat eta aholkularitza-enpresentzat.

Izan ere, finantzaketa-aukerak funtsezkoak dira zinema-industriaren garapenerako, eta Arabako zerga-pizgarriek inbertsio pribatua erakartzeko tresna interesgarria eskaintzen dute. Testuinguru horretan, topaketak ekoizleen eta inbertitzaileen arteko harremanak estutzeko eta proiektu berrien bideragarritasun ekonomikoa indartzeko gune izan nahi du.

Goizean zehar egingo da, prestakuntza, networking-a eta banakako topaketak uztartuz. Honakoa duzue egitaraua, xehe:

  • 09:00: Harrera eta gosaria.
  • 09:30: Ikus-entzunezkoen zerga-pizgarriei eta tax lease sistemari buruzko prestakuntza-saioa, enpresentzat eta aholkularitzentzat.
  • 10:15: Mentoretzak eta banakako bilerak (one to one).
  • 12:30: Jardunaldien amaiera.
  • 12:45: Agur-ardoa eta azken networking-gunea.

Doako parte-hartzea, aurretiko izen-ematearekin

Abycine Lanza Vitoria-Gasteiz 2026ko bigarren jardunaldian parte-hartzea doakoa izango da, baina leku kopurua mugatua denez, aurretik izena eman beharko da. Interesa duten enpresek eta profesionalek lfuentes@addi.es helbidera idatz dezakete izena emateko eta parte-hartzeari buruzko informazioa jasotzeko.

zinea.eus

En breve

Dónde