Tertulia literaria: "No matarían ni una mosca: Criminales de guerra en el banquillo" (Slavenka Drakulic)

Oñati 24 de noviembre 2026
  • Tertulia literaria: "No matarían ni una mosca: Criminales de guerra en el banquillo" (Slavenka Drakulic)

Nor ziren? Zu eta ni bezalako jende arrunta, ala munstroak?”. Zerk bultzatuta ekiten dio batek herrikideak akabatzeari? Zer eginen genuke guk egoera berean? Hannah Arendtek egin bezala, “gaizkiaren hutsaltasuna” aztergai du Slavenka Drakulicek Balkanetako terrorean aztarrika egitean. Guretik hain urrun igaro zen gerrak, 90eko hamarkadan Jugoslaviako Errepublika Sozialista zatitzen hasi eta hainbat urtez luzatu zenak, sarraski iragarri ezina ekarri zuen: berrehun mila bizitza inguru galdu, bi milioi lagun bizilekuz aldatu eta estatu berriak sortu ziren. Epaiketetako lekukotza zirraragarrien bidez eta hainbat iturritan oinarrituz, Drakulicek heriotza, bortxaketa, tortura eta beste hainbat krimenez akusatutakoei ahotsa eta gorputza jartzen die, argitasun asaldagarriz. Indarkeriari buruzko gogoetari bide emanez, liburu honek Jugoslavia zenaren desegiteaz harago egiten du oihartzun.

Dinamiza: Itziar Ugarte

oñati.eus

En breve

  • Tipo Conferencia
  • Fecha 24 de noviembre 2026
  • Horario18:00
  • LugarBiblioteca de Oñati
    Santa Marina, 1
    Oñati
    Web
  • PrecioGratis
  • IdiomaEuskera
  • Ver agenda Biblioteca de Oñati, Oñati

Dónde