Muxin eta Zapotxin: "Baserritarrak"

Tolosa 3 de enero 2027
  • Muxin eta Zapotxin: "Baserritarrak"

Muxin eta Zapotxin baserrira iritsiko dira beraien Amona Mirentxuri bisita egitera. Honek, segituan lanean jarriko ditu bi pailazoak eta baserritarrek lana gogotik egiten dutela ikasiko dute. Amonari lagunduko diete, baina beraien erara… Bihurrikerien, jolasen eta kantuen bidez! Lanean dabiltzala, baserriko animaliekin ere elkartuko dira: Baldomero txerri baldarrarekin, Karmelo oilar lotiarekin, Begotxu behi pinpirinarekin eta Ximon zozo kontrabandistarekin. Batzuek lagundu egingo diete eta besteek ez hainbeste.

Moldatuko ote dira Muxin eta Zapotxin baserriko lanekin?

Fitxa artistikoa:

  • Antzezleak: Libe Yeregui, Markel Oiarzabal, Jon Garate, Lorea Etxeberria
  • Gidoia: Jon Garate
  • Musika: Xabier Zabala
  • Ilustrazioak: Lotura Films
  • Jantziak: Silvia Baltasar
agenda.tolosa.eus

En breve

  • Tipo Teatro (infantil)
  • Fecha 3 de enero 2027
  • Horario18:30
  • LugarLeidor Aretoa
    San Francisco, 6-8
    Tolosa
    Web
  • Precio8,21 €
  • Entradas Comprar
  • IdiomaEuskera
  • Ver agenda Leidor Aretoa, Tolosa

Dónde