Pop-rock estiloko zortzi abesti batzen ditu lan barriak
Formatu digitalean kaleratu dau Joseba Gotzonek Desiraren kaia diskoa. Pop-rock estiloko zortzi abesti batzen ditu lan honek eta gitarra elektrikoen moldakuntzak nabarmenak dira pieza guztietan. Portugaleteko musikariak egindako diskorik komertzialenetariko bat da, halandabe melodia desbardinak konposeteari eutsi deutso.
Abestiek istorio erotiko-erromantikoak kontetan dituela dino, mundu imajinarioak, birtualak eta errealak sortuz eta norbera bere mundu erotikoa imajinatzera bultzatzen dabenak. Horretarako, erotiko-sexual kontzeptua gizarteagaz nahastu dau musikariak, norberak dituan hainbat istorio eguneroko bizitzan islatu daizan.
Disko honetatik single bi atera ditu Joseba Gotzonek: Urtzen naiz eta Besarkagarria, azken hau IMFstudioak egindako bideoklipagaz.