Sahatsa Jauregi: "Reflejo en las esculturas la realidad que me rodea"

  • Sahatsa Jauregi:
    Sahatsa Jauregi. (Jos Mari Martnezen argazkia)

  • Fecha18 de Septiembre
  • Temática Artes visuales

Sahatsa Jauregi eskultoreak Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea saria jaso zuen atzo “bere belaunaldiko artista azpimarragarrienetakoa” izateagatik

Eskulturan pixkanaka-pixkanaka zentratzen joan da Sahatsa Jauregi Azkarate (1984. urtean Brasilen jaio, baina Hernanin hazi da) artista;urteak igaro ahala, irudia helmuga izatetik, prozesuaren parte bihurtu da. Sorkuntza lanagatik Gure Artea saria irabazi duen eskultoreak -atzo Gasteizko Artiumen jaso zuen- momentuan ikusten dituen “gauza interesgarriei” argazkiak ateratzen dizkio eta horietatik abiatzen da eskulturak eraikitzeko.

Zer suposatzen du Gure Artea sariak?

-Lasaitasun handia da, izan ere laguntza ekonomiko garrantzitsua suposatzen du. Nahiko prekarioa da artisten bizitza, edo nirea behintzat;horregatik, zure lanera dedikatzeko denbora eta lasaitasuna ematen dizu horrelako saria jasotzeak. Eta alde ekonomikoaz gain, maila sinbolikoan errekonozimendu bat ere da, eta norberari errepaso bat egiteko balio du, bultzada nahiko potentea da lanean jarraitzeko. Gainera, “bide honetatik jarraituko dut” esateko argudio bat da besteek zure lana errekonozitzea. Izan ere, artea barrutik ateratzen den zerbait izan arren, sozialki nonbait koka-tzea beharrezkoa da.

Zure belaunaldiko artistarik azpimarragarrienetakoa zarela esan du epaimahaiak.

-Bai. Hala ere, niri kosta egiten zait hori horrela dela ikustea. Artearen munduan lan egiten duten lagun asko ditut, nire ibilbide antzekoa egin dutenak. Hortaz, polita da hori entzutea, baina ez da nire ahotik irtengo litzatekeen zerbait. Hala ere, asko esker-tzen da errekonozimendu hori.

Nolakoa izan da zure orain arteko ibilbidea?

-Pixkanaka-pixkanaka eskulturan zentratzen joan naiz. Jatorria irudian dauka nire ibilbideak, unibertsitatean marrazkia, argazkia eta irudiak gehiago landu bainituen. Hala ere, gero, prozesurako balio izan didan zerbait bihurtu da irudia, izan ere beti presente egon arren, erakusketetan aurkeztu dudana eskultura izan baita beti. Modu horretan, objektuen arteko harremanak bilatzen joan naiz;eta horretan zentratuta nago gaur egun oraindik.

Hortaz, lehen irudia helmuga zen eta orain prozesuaren parte dela esango zenuke?

-Bai, hori da. Nolabait iruditik eskulturarako saltoa egin dut, batez ere irudietan edo argazkietan biltzen nuena eskulturarekin zerikusi handia zuelako. Norbaiten etxera joan eta loreontziaren gainean belarritako bat zegoela ikusita, edo beste nonbait landare bat… harreman horiek interesa piztu zidaten. Eta espontaneoki sor-tzen ziren harreman horiek berregiteko nahia piztu zitzaidan.

Zure eskulturak egiteko mugitzen zaituena zer da? Zeintzuk dira zure interesak?

-Mundu honetan edo inguruan dudan errealitate materikoa uler-tzeko modu bat da niretzat. Nola dagoen mundua eraikia, inguratzen nauten gauzak nola dauden osatuta… irakurketa selektiboa da, pertsonal eta indibiduala. Horrekin zerikusia izan dezakeela uste dut. Egunerokotasunean ikusten dudan errealitate hori barneratzeko modu bat da. Horregatik erabiltzen ditut aurkitzen ditudan objektuak, edo nire biografiaren edo nire lagunen biografiaren parte izan direnak.

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn