Cunto ha cambiado el bertsolarismo desde Txirrita?

  • Cunto ha cambiado el bertsolarismo desde Txirrita?
ahotsak.eus

  • Fecha21 de Mayo
  • Temática Artes escénicas

Bertsolaritzaren garapenari buruzko bideoa ikusgai dago, Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantzekin. Hiru bertsolarik egindako ekarpenen berri ematen du: Txirrita, Basarri eta Xabier Amuriza.

Gaur egungo bertsolaritza eta duela ehun urtekoa ez dira berdinak. Aldaketa asko gertatu dira urteen joan-etorrian. Aldaketa horietako batzuk bideo honetan jaso ditugu, bertsolaritzaren bilakaera erakusten dutenak. Honatx Ahotsak.eus proiektuko testigantzekin osatutako bideoa:

Euskararen eta euskal kulturaren historia ezagutaraztea oso garrantzitsua da, bereziki belaunaldi berriei. Bideo hau ikastetxeetan erabitzeko, DBHko Euskara eta literatura ikasgaian, proposamen pedagogikoak ere gertatu genituen, eta fitxa sortu genuen Ikasgelan webgunean. EIMA 2.0. proiekturako egin genuen bideoa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren babesarekin. Herritarren ahotsak: transmisioa ikasgelan proiekturako hain justu. 

Ikasgelan webgunea ahozko ondarea zabaltzeko sortu genuen, lehen etxeko sukaldean egiten zen transmisioa ikasgelara eramateko, teknologia berriak erabilita. Dagoeneko gaikako 100 bideo baino gehiago jarri ditugu irakasleen eskura, hainbat gairekin lotutakoak, LHrako eta DBHrako. 

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn