ELA denuncia que Artium va a eliminar puestos de trabajo

  • ELA denuncia que Artium va a eliminar puestos de trabajo
Berria

  • Fecha30 de Julio
  • Temática Museos, Otros

Jendearentzako arreta zerbitzuko langileek elkarretaratzea egingo dute gaur, murrizketa salatzeko. Museoak gezurtatu egin du asmo hori izatea.

Hamasei langile ari dira egun Gasteizko Artium museoan bisitarientzako arreta zerbitzua eskaintzen. Azpikontratatuta ari dira beharrean, ordea. ELAk azaldu duenez, zuzendaritzak kontratua berritu nahi du orain, baina salatu du adjudikazio berriaren aurrekontua %20 txikiagoa izango dela 2018koaren aldean. Sindikatuaren arabera, horrek hainbat lanpostu desagerraraziko ditu, eta lan baldintzak «nabarmen» okertu. Bada, testuinguru horrek lan gatazka abiatu du arte garaikidearen euskal zentro museoan, langileek protestak iragarri baitituzte datozen egunetarako. Gaur bertan, egoera salatzeko elkarretaratzea egingo dute museoaren atarian, 10:30ean.

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn