Jose Luis Rebordinos: "A pesar de los tiempos de preocupacin, creo que siempre hemos credo que se iba a celebrar el festival"

  • Jose Luis Rebordinos:
    JON URBE / FOKU
berria.eus

  • Fecha17 de Septiembre
  • Temática Audiovisual

Pandemia betean antolatu dute Donostiako 68. Zinemaldia, eta «oso konplexua» izan dela aitortu du zuzendariak. Pena du publikoak ohi baino film gutxiago ikusi ahal izango dituelako, baina jaialdia egitea bera harro egoteko modukoa dela uste du.

Ziurgabetasunaren itzala une oro alboan zuela aritu da lanean Jose Luis Rebordinos (Errenteria, Gipuzkoa, 1961) azken hilabeteotan. Hamargarren urtea du Donostiako Zinemaldiko zuzendari, eta ez du ezkutatzen pandemiak markatutakoa izan duela urterik zailena. Ez soilik egungo arduran. «17 urterekin hasi nintzen lanean, Kutxan mandatu-mutil, eta 58 ditut; beraz, 41 urte daramatzat lanean. Eta, zalantzarik gabe, nire bizitza profesional osoko hilabeterik okerrenetakoak pasatu ditut; horren duda izpirik ez dut». Osasun krisi betean antolatu dute 68. aldia, eta «oso konplexua» izaten ari dela zioen aste hasieran, jaialdia hasteko egun gutxiren faltan. Hartu behar izan dituzten neurri berezi guztien gainetik, ziurgabetasuna aipatu du zailtasun nagusitzat. Pena du publikoak film gutxiago ikusi ahal izango dituelako, baina harro dago lantaldeaz eta jaialdia egin ahal izateaz.

Uneren batean planteatu da aurten jaialdirik ez egiteko aukera?

Uste dut ezetz. Une jakin batean, apirilean edo maiatzean, aurrera egin edo ez erabaki beharrean izan ginen. Orduan geldituz gero, jaialdiak ez zuen jasango eragin ekonomiko negatiborik, baina bai hiriak. Orduan Eneko Goiarekin bildu nintzen, eta berak oso argi zuen, gero hiriko jaialdi guztiei jakinarazi zigun moduan, aurrera egin beharra zegoela. Eta orduan erabaki genuen aurrera egitea, ondorio guztiekin. Zein ziren ondorio horiek? Bada, orain, astebeteren faltan, jaialdia bat-batean bertan behera utziko bagenu, gainbehera ekonomiko erabatekoa litzatekeela; gastuaren zati handi bat egina izango genukeen, eta ez zen ez babesleen ez leihatilaren dirurik sartuko —aurrekontuaren %42 inguru izaten da—. Zorionez, badirudi normaltasunez egin ahalko dugula. Ez egitearen beldur izan al garen? Ezetz uste dut. Kezka garaiak izan dira; duela bi aste agerraldi bat egoteak, adibidez, beldur apur bat eman zigun, baina uste dut beti egon garela sinetsita jaialdia egin egingo zela.

Sarean egiteko aukera ez duzue planteatu, ezta?

Ez, ez da sekula planteatu. Ea hau ongi azaltzen dudan: gu ez gaude online jaialdien aurka; festibal mota horrek badu bere zentzua, baina uste dugu Cannes, Berlin, Venezia edo Donostiakoaren gisakoek soilik jaialdi presentzial gisa dutela zentzua, aurkezten duten material motagatik —munduko edo Europako premier-ak, plataformetara heldu aurretik bide bat egiteko asmoa duten film handiak—. Eta, gainera, uste dugu jaialdi bat topagune bat dela, jendea elkartzeko gune bat, zinemaz eztabaidatzeko, iritziak trukatzeko, gogoeta egiteko, negozioa egiteko... Eredu horren alde gaude, eta hori defendatzen jarraituko dugu. Ez, ez dugu inoiz planteatu online jaialdi bat egiteko aukera.

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn