Uxue Alberdi realiza una "crnica literaria" de una tienda en 'Dendaostekoak'

  • Uxue Alberdi realiza una
    Uxue Alberdik Donostian aurkeztu du liburua. (Gorka RUBIO | FOKU)
naiz.eus

  • Fecha17 de Septiembre
  • Temática Literatura

Lau hamarkadaz Elgoibarko Pitxintxu denda gidatu duten bi ahizpekin izandako elkarrizketetatik abiatuta eraiki du Uxue Alberdik ‘Dendaostekoak’. Denda batek «kronika literarioa» da liburua, baina baita herri baten, garai baten eta belaunaldi baten ahotsa ere.

Elgoibarko Pitxintxu dendan 42 urtean lanean aritu diren bi ahizpa dira ‘Dendaostekoak’, Uxue Alberdik Susa-rekin argitaratu duen liburuko protagonistak. Artean 20 eta 21 urte zituztela, etxetik irten eta askatasuna arnasteko beharrak eraman zituen Izaskun eta Marijose jostun lanak hartzeaz gainera liburu eta disko denda izango zena zabaltzera. Artean 1958. urtea zen, krisi betean zegoen gizartea, baina, hala ere, bi ahizpek San Frantzisko kalean lokal bat errentan hartu eta denda jostungintzan lanean aritzeko zein euren lagun anarkista eta troskistak liburu eta diskoz hornitzeko gune bilakatuko zuten. Marx eta mertzeria, horra denda berezi honen konbinazio ezin sinetsizkoa.

Lehen urtean gogorrak izan ziren, bost urte igaro ziren eurentzat soldatarik apartatzeko aukera izan zuten arte, baina dendak aurrera egin zuen. Egun, 42 urte beranduago, San Frantzisko kalea goitik behera eraldatua dago, baina denda hark han jarraitzen du.

Denda horren historia da, nolazbait, Uxue Alberdik ‘Dendaosteoak’ liburuan jaso duena. Baina, harekin batera, bi ahizpen biografia, gizarte baten erradiografia eta garaien aldaeraren lorratza ere bildu ditu. Guztia, bi ahizpekin 2019ko urritik 2020ko martxora arte, asteazkenero bi orduz, izandako elkarrizketetan oinarrituta: «Aldatu da kalea, ibaia, ahizpak. Orain 62 eta 64 urte dituzte eta dendak hor jarraitzen du. Kronika literario bat egitea zen asmoa, taupada bat jasotzea, kronikagarria ez dena kronikagarri bilakatzea», nabarmendu du idazle elgoibartarrak liburuaren aurkezpenean.

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn