El chelo Asier Polo publica un disco que une todas las suites de Bach

  • El chelo Asier Polo publica un disco que une todas las suites de Bach
    Asier Polo musikaria, Bachen suiteekin osatutako diskoa aurrean duela. Bilboko BBK aretoan aurkeztu zuen lana, atzo goizean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
berria.eus

  • Fecha13 de Enero
  • Temática Música

Interpretazioak Ziortzako kolegiatan grabatu ditu. Lanen «esentziara» heltzea izan da zailena, musikariaren hitzetan

Asier Polo biolontxelo jotzaile bilbotarra Ziortzako (Bizkaia) kolegiatako agertokian dago, ikusle andana baten aurrean, Bachen suiteetako batzuk interpretatzen. 2019ko irail hasierakoak dira bideoko irudiak, kolegiatak 30 urtetan baino gehiagotan antolatu dituen kontzertu horietako bat baita. Baina, emanaldi horrez gain, beste momentu bat ere agertzen da bideoan: Polo bera, leku berean, suite horiek berak interpretatzen, baina doinuak grabatzeko tresnak baino ez dituela inguruan.

Ia urte eta erdi igaro da musikariak Bachen suite guztiak kolegiatan grabatu zituenetik, baina pandemia tarteko, otsail hasieran kaleratuko du lan horiek biltzen dituen disko bikoitza, IBS Classical diskoetxearen eskutik. Ziortzako Kontzertuak kultur elkartearen, BBKren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du ekoizpenak, baita erakunde horietako ordezkarien laudorioak ere: Gorka Martinez BBK-ko zuzendari nagusiak «musikari trebatuenek» soilik egin dezaketen lantzat jo zuen Polorena, atzo, diskoaren aurkezpenean, eta, era berean, Begoña Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusiak adierazi zuen «proiektu handia» dela.

Alabaina, musikariaren helburua guztiz kontrakoa lortzea zen, hein batean, Bachen pieza horiek eskatzen baitute musikaria «ezkutatua» gera dadila, Poloren beraren hitzetan. Hori da, hain justu, interpretearen abilezia erakusten duen ñabardura. «Mota honetako musikak introspekzioa behar du, apaingarri guztiak kendu eta esentziara joatea. Hori da suiteen zailtasunik handiena: musikaria ez dadila ikusi». Halere, ez da konposiziook duten zailtasun bakarra, Cesar Coca kritikariaren hitzei erreparatuta, bederen: izan ere, «mendebaldeko kulturako, eta are, kultura unibertsaleko monumentua» da Bach haren ustez, eta suiteek, zehazki, «obra mitiko bihurtzeko elementu guztiak» dituzte.

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn