Josu Okiena inicia una iniciativa para recuperar el patrimonio musical vasco

  • Josu Okiena inicia una iniciativa para recuperar el patrimonio musical vasco
    Josu Okiena. / ARIZMENDI

  • Fecha23 de Febrero
  • Temática Música

'OndarE Oficina'-ren helburua da «artxiboetan ahaztutako euskal musika berreskuratzea eta musika garaikideko konpositore berriei bultzada ematea»

Josu Okiñena pianista, ikertzaile eta musika irakasleak proiektu berri bat du, 'OndarE Oficina', eta munta handiko asmo bat: garai guztietako euskal musika ondarea berreskuratzea. Ekimenaren xehetasunak asteazkenean, otsailak 24, Donostian egingo den aurkezpenean eskainiko badituzte ere, aurreratu dute Okiñenak sustaturiko enpresa proiektuak «egungo konpositoreen sorkuntzen aldeko apustua» ere egiten duela. Ildo horretan dozena bat argitalpen plazaratu ditu dagoeneko, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzaz.

Okiñenaren «bokazio pertsonal gisa» jaio zena «proiektu handi» bihurtu da, alegia, eragile ugarirekin eta helburu argi batekin: «Artxiboetan ahaztutako euskal musika berreskuratzea eta musika garaikideko konpositore berriei bultzada ematea». Kultura eta Hizkuntza Politika Sailetik aurreratu dutenez, ekimen editorial berriak euskal kulturan dagoen hutsune bat bete nahi du, prozesuaren fase guztien bidez euskal musika ondarea berreskuratuz, balioetsiz eta zabalduz: eskuizkribuak, partiturak, diskoak, liburuak, kontzertuak, hitzaldi zientifikoak, jaialdiak eta mundu mailako sustapena.

Hiru urte baino gehiagoko gorpuzte prozesuaren ostean, 'OndarE Oficina' dagoeneko argitaratuta dagoen katalogo zabal bat du: sekula plazaratu gabeko dozena bat partitura, zehazki, Aita Donostia, Pascual Aldave, Tomas Garbizu eta Gabriel Erkorekarenak. Horrekin guztiarekin, euskal musikaren ondare aberatsa garai guztietako musika unibertsalaren mailan jartzeko eragile berri izan nahi du argitaletxeak.

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn