La pandemia bajo la mirada de cuatro artistas

  • La pandemia bajo la mirada de cuatro artistas
Uriola

  • Fecha8 de Abril
  • Temática Audiovisual

‘Ekilibrismoaren artea’ du izena Ane Rotaetxeren azken dokumentalak, Larraitz Zuazorekin eta Begira Bideoak ekoiztetxearekin egindakoa.

Pandemiak arte sorkuntzari eta artistei nola eragin dien aztertzen ditu lanak. Diziplina, auzo eta belaunaldi desberdineko lau artisten begiradek gidatzen dute lana, Garik, Erlea Manerosek, Katixa Agirrek eta Ainhoa Artetxek, hain zuzen.

Itxialdiak sormen prozesuan nola eragin dien, euren lana erakusteko izan dituzten oztopoak eta esparru pertsonal zein artistikoan Bilbok zer eskaintzen dien jorratu dute kamera aurrean lau protagonistek. Nahiz eta denak Bilbotarrak ez izan, bakoitzak auzo bat ordezkatzen du, bai eta arte diziplina eta belaunaldi bana. Iñaki Garitaonandia musikaria Indautxun kokatu dute, Erlea Maneros artista plastikoa Santutxun, Katixa Agirre idazlea Bilbo Zaharrean eta Ainhoa Artetxe aktorea Deustuko Erriberan. Bilboko irudi asko –zaharrak zein egungoak- pantailaratzeko aitzakia paregabea eman die hiriaren eraldaketa erakustea gustatzen zaien bi zuzendariei.

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn