Los conciertos NAIZ de Hernani se ofrecern en abierto

  • Los conciertos NAIZ de Hernani se ofrecern en abierto
naiz.eus

  • Fecha10 de Junio
  • Temática Música

Otsailaren 26tik 28ra musikaz bete zen Hernaniko kiroldegia NAIZ kontzertuen ziklo berri batean. Skakeitan, Brigade Loco, Des-Kontrol eta Zea Mays taldeak aritu ziren eredu mistoan eskaini genituen saio haietan. Ekainaren 14tik 17ra irekian kontzertuak berriz ikusteko aukera emango du NAIZek.

Hiru egunetan lau kontzertuz gozatu genuen otsaileko azken asteburuan NAIZ kontzertuen barruan Hernanin egin zen zikloan. Asteburu indartsua izan zen bai bertan egon zirenentzat eta baita etxetik pay per view bidez ikuskizunak jarraitzeko aukera izan zutenentzat ere. Orain, nahi duen orok kontzertu haiek ikusteko aukera izango du ekainaren 14tik 17ra, gaueko 22:00etatik aurrera eta 24 orduz.

Astelehenarekin hasita, ekainaren 14an, Zea Maysen kontzertua izango da lehendabizikoa. Esan bezala, 24 orduz jarriko dugu NAIZen webgunean ikusteko moduan Errekaldeko taldeak eman zuen kontzertua. Hurrengo egunean, ekainaren 15ean, berriz, Des-Kontrol Arrasateko talde mitikoaren ikuskizuna egongo da eskuragarri. Asteazkenean, hilak 16, Bergarako Brigade Loco taldekoen txanda izango da eta, bukatzeko, ekainaren 17an, ostegunarekin, Skakeitan talde donostiarraren kontzertuarekin Hernanin izan zen kontzertu zikloa itxiko dugu.

Egunean behin kontzertu bat ikusteko aukera izango da, beraz, datorren astean. Hernanin bizi izan genuen zirrara hura pantailaz bestalde iritsiko da datorren astean, TAOMek, Fokuk eta NAIZek egindako elkarlanari esker. Ez galdu gero, oraingoan irekian izango dira-eta!

Leer información completa en el sitio web de la fuente

Euskadi, bien comn