Bigarren fasea, final laurdenak, bi asteburutan jokatu dira, 3 saiotan, 3 herritan: Dulantzi, Zigoitia eta Aramaion. Azken honetak jokatuko da zapatuan azken final laurden erabakiorra, bertan jakingo baita nola geratuko den hurrengo fasea, finalerdiak.
Aramaion, maiatzaren 14ean, larunbata. Hirugarren final laurdena izango da, 17:30ean hasiko da.
Aramaion kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:
Gai emailea Aintzane Irazusta Arzallus izango da.
Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da Andere Arriolabengoa Arabako Kuadrilla arteko 3 ediziotan talde txapelduneko kide izan da. Oihane Pereak 2007ko, 2009ko, 2013ko eta 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketak irabazi dituela eta 2012an Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketan ere lehena izan zen Lautadako taldearekin batera. Oihane Perea eta Manu Bendala 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalista izan ziren eta bikotea osatu zuten. Unai Anda 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalista izan zen Iñaki Viñaspre bikotearekin batera.
Saioaren informazio gehiago hemen.