Arranca hoy el 14º Festival de Cine Invisible

  • Arranca hoy el 14º Festival de Cine Invisible

Urriaren 20ra bitartean, 37 herrialdetatik hautatutako 70 film erakutsiko dituzte Bilboko Azkuna Zentroan zein Bizkaiko eta Arabako zenbait herritan. Guztira, Euskal Herrian sortutako dozena bat film baino gehiagok parte hartuko dute, 7 euskaraz errodatutakoak izango dira.

KCD GGKE elkartearen ekimena da Bilboko Film Sozialak, Zinema Ikusezinaren Nazioarteko JaialdiaMigratzaileak, egunero kristalezko sabai kontaezinei aurre egiten dieten emakumeak eta XXI. mende bete-betean eskubideak lehengoratuta ikusi dituztenak, eta oro har, baztertuta dauden pertsona guztiak izango dira 14. edizioko ardatza.

Bilboko Golem Alhondiga zinemetan egingo dute irekiera ekitaldia, 19:30ean, eta Solange y El Caminante antzerki obraren laburpena eskaini ostean, Camila Hunk (Toño Perez, 2022) eta Memoria (Nerea Barros, 2022) film laburrak pantailaratuko dituzte.

Film Sozialak, Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren helburua herritartasun etiko eta arduratsuak sortzea da, kontzientzia sozial kritiko eta eraldatzailearekin, Giza Garapen ekitatibo, inklusibo, bidezko eta jasangarria sustatzen duena. Hala, 2030 Agenda osotzen duten Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egingo du aurten ekimenak.

Euskal filmak sail ofizialean

Jaialdiak iraun bitartean, 37 herrialdetatik etorritako 70 film erakutsiko dituzte (ia erdiak emakume zinemagileek zuzendutakoak), eta egoitza nagusia Azkuna Zentroa izango bada ere, Getxoko Muxikebarri zentroak, Elorrioko Arriola Antzokiak, Barakaldoko Hala Dzipo guneak, Mungiako Torrebillea aretoak, Deustuko Unibertsitateak, Gasteizko Florida zinemek eta Zallako aretoak hainbat emanaldi eta jarduera hartuko dituzte. Ezagutu proiekzio guztiak egoitzaka, hemen.

Ohi bezala, sail ofiziala hainbat ataletan egongo da banatuta, gaika: giza eskubideak, iraunkortasuna, genero ekitatea, kulturartekotasuna, eta lehiaketaz kanpoko filmak. Azken honetan, euskal ekoizpenak dituzten lanak emango dituzte batez ere. Guztira, Euskal Herrian sortutako dozena bat film baino gehiagok parte hartuko dute:

  • Camila Hunck | Giza eskubideak atala
  • Basordas el no – territorio Lurraldea ez dena | Iraunkortasuna atala
  • Hormak | Iraunkortasuna atala. Euskaraz*
  • Korapiloak askatuz | Iraunkortasuna atala. Euskaraz*
  • Tiene tu sonrisa | Iraunkortasuna atala
  • Yauri Etxalde | Iraunkortasuna atala. Euskaraz*
  • El peso sobre mí | Genero ekitatea atala
  • Latsariak | Genero ekitatea atala. Euskaraz*
  • Bizitzaren jokoa | Lehiaketaz kanpo. Euskaraz*
  • Estresetik ihesika | Lehiaketaz kanpo. Euskaraz*
  • Ezezagunak | Lehiaketaz kanpo. Euskaraz*
  • La unica electricista | Lehiaketaz kanpo
  • Prejuicios | Lehiaketaz kanpo
  • Reflejo | Lehiaketaz kanpo
  • Trabajo en los jóvenes | Lehiaketaz kanpo

Filmak baloratzeko, atal bakoitzak epaimahai berezia izango du, baita sari propioak ere. Saritutako filmak, gainera, www.filmsozialakstreaming.org plataforman ikusi ahalko dira urriaren 24tik aurrera.

zinea.eus

  • Temática Audiovisual