Etxepare saria 2024

  • Etxepare saria 2024

Oinarriak

bat
Haurrei zuzenduriko album ilustratuak aurkeztu ahal izanen dira sari honetara. Album ilustratu bezala ulertzen dira testua eta irudia elkarren osagarri dituzten lanak.

bi
Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira. Ez da onartuko beste inondik moldatutako lanik, ezta aurretik saririk jaso duenik ere.

hiru
Lehiaketan honela parte hartu daiteke: bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldean. Egileek nahi beste lan aurkez ditzakete.

lau
Formatua librea da, baina lanak ez dira 20 cm (zabalera) x 21cm (altuera) baino txikiagoak izanen, eta gutxienez 15 orrialde bikoitz izanen dituzte (babes-orriak, azala eta kontrazala kanpo). Testuek ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko (zuriuneak barne), eta gehienez 32 orrialdeko luzera izango dute, portada eta babesorriak barne.

bost
Sari hau azken lau deialdietako batean jaso duten idazleen edo ilustratzaileen lanak alde batera utziko dira, nahiz eta arestian aipatutako baldintzak bete.

sei
Lehiaketan parte hartzen dutenek albumaren maketa –fisikoa zein digitala- aurkeztu beharko dute. Lanak www.etxeparesaria.eus webgunearen bitartez aurkeztuko dira, horretarako prestatutako formularioaren bidez. Aholkatzen da fitxategiek 20 mega baino gehiago ez izatea. Egileek nahi badute, irudi originalak bidal ditzakete posta arrunt bidez epaimahaikideek jatorrizko lana ikus dezaten.

zazpi
Lanak izengoitiaz izenpeturik egongo dira.

zortzi
Lanak posta arrunt bidez bidaliz gero, lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, kanpoko aldean lanaren titulua eta egilearen goitizena izango dituena eta barruan egilea edo egileen datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, NANaren edota pasaportearen fotokopia eta egilearen aipamen bio-bibliografikoa. Lanak helbide honetara bidaliko dira: ETXEPARE SARIA, Leitzako Udaletxea, Euskara Zerbitzua, Elbarren 1, 31880 Leitza (Nafarroa).

bederatzi
Obrak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 10ean, ostiralean, itxiko da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna 2024ko ekainaren 28a izanen da.

hamar
Epaimahaia haur literaturan eta ilustrazioan adituak diren pertsonek osatuko dute, eta udal eta mankomunitate antolatzaileek izendatuko dute. Udal eta mankomunitate antolatzaileetako teknikari batek idazkari lanak eginen ditu (hitza izanen du, baina ez botorik). Pamielak izendatutako pertsonak egon daitezke epaimahaiak egiten dituen bilkuretan (hitza izanen dute, baina ez botorik). Epaimahaiaren iritziz, aurkeztutako lanek behar adinako mailarik ez balute, ez da saririk emanen. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da.

hamaika
Sari bakarra emango da, 5.000 eurokoa. Zergen atxikipena indarrean dagoen legediari jarraiki eginen da.

hamabi
Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du, eta argitalpenean Etxepare sariaren aipamena eginen da.

hamahiru
Saria eman eta hilabeteko epean originalak itzuliko zaizkio eskatzen dituenari. Epe hori igarota, eskatzen ez diren lanak suntsitu egingo dira. Denbora tarte horretan argitaletxeren batek aurkeztutako lanak ikusi nahi baditu, aimena eskatu beharko zaio aldez aurretik egileari.

hamalau
Oinarri hauetan zehaztu gabeko zalantzaren bat agertzen bada, epaimahaiak argituko du eta, hark egiten ez badu, udal eta mankomunitate antolatzaileek erabakiko dute. Sari honetan parte hartzeak oinarri hauek ezagutzea eta onartzea dakar.


  • Plazo Del 10 de Enero de 2024 al 10 de Mayo de 2024
  • EntidadNafarroako 22 toki entitate / 22 entidades locales de Navarra
  • Tipo de convocatoriaPremios y concursos
  • SectorArtes visuales, Literatura
  • ActividadCreación

Esta ficha tiene una finalidad exclusivamente informativa y no puede ser considerada, en ningún caso, sustitutiva del texto legal vigente. Kulturklik se reserva el derecho de actualización y de rectificación, sin asumir al respecto ninguna responsabilidad.