Idatziaren gaia librea izango da, eta euskara hutsean sortu beharko da. Aurrez argitaratu gabeko lanak jasoko dituzte, gutxienez 6 orrikoak. Irailaren 30era arte jasoko dituzte lanak, udaletxean bertan, posta ziurtatu bidez bidalita edo egoitza elektronikoan erregistratuta. Kasu guztietan eskabide orria bete eta entregatu beharko da.
Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak hiru sari banatuko ditu: 3.000 euroko saria izango du irabazleak, 1.500 eurokoa emango diote bigarrenari, eta 1.000 euro jasoko ditu Zumaiako lan onenak.
Julene Azpeitia Ipuin Lehiaketaren 38. edizioa izango da aurtengoa, eta helburua da euskarazko literatur sorkuntza bultzatzea.
Esta ficha tiene una finalidad exclusivamente informativa y no puede ser considerada, en ningún caso, sustitutiva del texto legal vigente. Kulturklik se reserva el derecho de actualización y de rectificación, sin asumir al respecto ninguna responsabilidad.