Con la victoria de Ekaitz Samaniego en la quinta sesión de clasificación, queda completada la lista de 18 bertsolaris que cantarán en el Campeonato de Bertsolaris de Álava de 2026

  • Con la victoria de Ekaitz Samaniego en la quinta sesión de clasificación, queda completada la lista de 18 bertsolaris que cantarán en el Campeonato de Bertsolaris de Álava de 2026

  • 2024ko 5 finalista eta jokatu berri den sailkapen saio bakoitzeko irabazleak zuzenean sailkatu dira, 18kotea osatzeko sailkapenaren hurrenkeran lehenengo 8 bertsolariak ere sailkatu dira

Igande honetan, 2026ko Txapelketako bertsolariak definitzeko azken sailkapen saioa jokatu da, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean. Beraz, erabakita geratu da urtarrilean hasiko den txapelketan jokatuko duen 18kotea. Bost saioa hauetatik 13 bertsolari sailkatuko dira 2026ko txapelketara. 2024ko txapelketako 5 finalista sailkatuta daude zuzenean.

Gasteizko saioan, Oier Suarez gai-jartzailearen eginduetara aritu dira 6 bertsolariak: Ekaitz Samaniego, Felipe Zelaieta, Andere Arriolabengoa, Iñaki Cabeza, Iraide Onaindia eta Markel Yoller.  Ekaitz Samaniegok  lortu du txapelketarako txartel zuzena. Hauxek izan ziren bertsolariek lortutako puntuazioak:  Ekaitz Samaniegok 182 puntu, Felipe Zelaietak 181,5 puntu, Andere Arriolabengoak 171,5 puntu, Markel Yollerrek 161,5 puntu, Iraide Onaindiak 153 puntu eta Iñaki Cabezak 144,5 puntu.

Gasteizko saioak itxi du sailkapena eta honenbestez erabakita geratu da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako 18kotea.

Hemen ikus daiteke


  • Fecha9 de Noviembre
  • Temática Artes escénicas