Aresti vuelve a Euskaltzaindia

  • Aresti vuelve a Euskaltzaindia

  • Euskararen Akademiak idazle bilbotarraren omenezko erakusketa antolatu du bere egoitzan (Plaza Barria, 15 – Bilbo): 50 urte ba(GA)rik. Urtarrilaren 30era arte izango da ikusgai, astelehenetik ostiralera (10:00-13:00)
  • Erakusketa horretan, hain ezagunak ez diren Gabriel Arestiren kontu autobiografikoak ageri dira, eta, horiekin batera, haren lanen lagin deigarri bezain interesgarriak: itzulpenak, antzerki-pieza baten deskribapena, Bilbori eta bere emazteari emandako poema ederrak...

Jakina denez, aurten 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela. Urteurrenaren kariaz, egitarau oparoa antolatu du Euskaltzaindiak haren hirian, XX. mendeko euskal idazle berritzaileenetako bat izan zena omentzeko eta beronen ekarria goresteko. Euskaltzaindiak Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU), Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin eta Bilboko Koral Elkartearekin elkarlanean prestatu du egitaraua, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, EITBren eta BBK Fundazioaren babesa duela.

Ekainean estreinatu zen egitaraua, eta orain, Euskaltzaindiak erakusketa deigarria jarri du bere egoitzan, Bilboko Plaza Barrian: 50 urte ba(GA)rik. Erakusketa Bizkaiko Foru Liburutegian estreinatu zen, eta orain Akademiaren egoitzan izango da, urtarrilaren 30era arte. Ekintza honekin, Gabriel Aresti bera eta beronen lanak ezagutzera eman nahi dira, eta, bide batez, Arestiren ekarria balioan jarri, Arestik euskal literatura modernizatzeko eginiko ahalegina gogoraraziz eta euskararen batasunaren hastapenetan izan zuen eragina eta ikuspegia nabarmenduz.

Jarraitu irakurtzen


  • Fecha1 de Diciembre
  • Temática Literatura