Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan txapel gehien bildu dituenak jantziko dio txapela aurtengo txapeldunari, Andoni Egaña Makazagak (Zarautz, 1961). Bertsozale Elkarteak hartu du erabakia eta berari eman dio txapeldunari txapela ipintzeko ardura. Keinu honekin, bertso munduko ibilbidean egindako lan handia eskertu nahi dio Bertsozale Elkarteak Egañari; ez soilik bertsogintzan kanpora begira egindakoa, baita barnera begira egindako lan eskerga ere.