Ohiko galderen gida: Kultura-sektoreko mikroenpresei laguntzeko programa

Atala

Gida honetan kultura-sektoreko mikroenpresetan berariazko eragina duten ondorioak eta premiak arintzeko Eusko Jaurlaritzak abian jarri dituen aparteko laguntzei buruzko oinarrizko informazioa dago.

Jaurlaritza eta euskal erakundeak eta Espainiako Gobernua neurri asko hartzen ari dira.. Kulturaren sektoreari neurri horiek eskuratzeko bidea erraztea eta ziurtatzea izan zen hasierako xedea, eta orain ekimen hori indartu nahi da neurri espezifikoak sustatuz.

Lanbidek deialdi bat egin zuen kulturako profesional indibidualentzat, eta orain, sozietate eta elkarteak dira (euskal kultura-sarearen funtsezko zati bat) babesik gabeko egoera larrienean daudenak, soldatatik aparteko egiturazko gastu finkoei aurre egiten jarraitu behar dutelako.

Aparteko laguntzak dira beraz, bertan behera uzteek, atzerapenek, udako kultura-jarduera ia guztia desagertzeak eta udazkeneko desazelerazioak eragindako egoera larria onbideratzeko helburua dutenak.

Jarduera bertan behera uzteak eragindako galera ekonomiko zuzenak arintzen lagundu nahi dute laguntza horiek, ahal den neurrian, kultura-mikroenpresak behin betiko ixtera behartuta egon ez daitezen .

Aparteko laguntzez gain, gogoan izan KulturklikPRO plataforma digitalean Arreta Pertsonalizatua emateko Zerbitzu Telematikoa aurkituko duzula. Zerbitzu horretan, lan-, zerga- eta finantza-arloko aholkularitzaren eremuen inguruko kontsultak eta zalantzak egin daitezke dohainik. Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikariek eta talde espezializatu batek bideratuko zaituztegu eta erantzungo dizuegu posta elektroniko bidez edo telefono bidez 48 ordu igaro baino lehen.

Ohiko galderen gida: Kulturako sektoreko mikroenpresei laguntzeko programa [pdf, 8 Mb] Azken eguneraketa: 2020ko uztailaren 9a

Euskadi, auzolana