"Lingua Nabajorum"

  • "Lingua Nabajorum"
  • "Lingua Nabajorum"
  • "Lingua Nabajorum"

Bi aktoreren arteko elkarrizketa absurdo, azkar eta ironiaz betean oinarritzen den ikuskizuna da Lingua Nabajorum. Bi pertsonaiok euskararen historiaz eta jatorriaz egiten dituzten interpretazioek ikus-entzuleen barreak eragingo dituzte, ezinbestean. "Historian zehar euskaldunak beti ibili gara borrokan, bai kanpokoekin eta baita geure artean ere" diote pertsonaia zoro hauek. "Borroka horien ondorioz sortu eta garatu da euskara. Borrokaldi bakoitzaren ondoren aldaketaren bat izan da hizkuntzan. Beraz, ziurta dezakegu euskara beti egongo dela garatzen, kontuan hartuta euskaldunok, era batera edo bestera, borroka bizian jarraituko dugula". Teoria absurdo horretatik abiatuta, aktoreek puntako une historikoen erakustaldi eroa egingo dute.

Fitxa

  • Egilea: Patxo Telleria
  • Zuzendaria: Jokin Oregi
  • Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria
  • Eszenografia: Jokin Oregi
  • Eszenografiaren eraikuntza: ATX Teatroa
  • Jantziak eta atrezzoa: Nati Ortiz de Zarate
  • Musika eta soinua: Jose Urrejola
  • Argiztapena: Milakamoon
  • Teknikariak: Milakamoon
  • Diseinu grafikoa: DiDa
  • Ekoizpena: Ez Dok Hiru / Tartean Teatroa
  • Ekoizpen exekutiboa: Ane Pikaza
  • Banatzailea: Maria Goricelaya

Booktegi plataformaren webgunean irakur dezakezu antzezlanaren testua, hemen.


Laburrean

  • KonpainiaTartean Teatroa
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2012
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana