"Txapeldun"

  • "Txapeldun"

Obraren izenburuak dioen bezala, txapeldun baten bizipenak azalduko dizkigu Txapeldunek. Ez zaigu loria eta garaipen uneez soilik mintzatuko; bakardadearen, presioaren, beldurraren eta hauskortasunaren inguruan ere kontatuko digu. Hala gurutzatuko dira, elkarrekin, ironia momentuak sentikorragoak diren beste batzuekin.

Euskal Herriko txapeldun baten iruditik abiatuta, herri-kirolak eszenaratuko ditugu, horretarako protagonista kirol nagusiena hartuta: euskal pilota. Irudi hori ez dugu soilik kirolera orokorrean estrapolatuko, irabaztea helburu duen edozein jardunera ere bai. Hala, ez gara arituko kirol munduko txapeldunaz soilik, txapelduna orokortu egingo dugu.

Zergatik nahi dugun beti zerbaitetan gailendu mahaigaineratuko dugu Txapeldunen, zergatik den hain garrantzitsua besteek aitor gaitzaten. Txikitatik helduek goresten dituzten garaipen txikiak lortuz ikasten dugu. Akaso, irabazteak (eta ez du axola zertan) hainbesteko zoriontasuna ematen digun dopamina sortzea eragingo ote du? Eta, gainera, nori ez zaio gustatzen irabaztea (eta, berriro, ez du axola zertan)?


Laburrean

Euskadi, auzolana