"Zapatila gorridun mutila"

  • "Zapatila gorridun mutila"
  • "Zapatila gorridun mutila"
  • "Zapatila gorridun mutila"
  • "Zapatila gorridun mutila"
  • "Zapatila gorridun mutila"
  • "Zapatila gorridun mutila"
  • "Zapatila gorridun mutila"
  • "Zapatila gorridun mutila"

Aniztasun afektibo-sexualarekiko errespetua eta tolerantzian oinarritutako istorioa, 6 urtetik gorako ikusle ororentzat. “Zapatila gorridun mutikoa” mutilei egitea gustatu ohi zaien gauzak egitea gustatzen ez zaion mutikoa da… Berak nahiago du mozorrotzea , rock & roll izar baten modura abestea eta batez ere, dantzatzea. Urteak igarota, nerabe ameslari bihurtuko da, geroago heldu bat izango da, maitasuna ezagutuko du eta zahartzarora iritsiko da. Parre egingo du, sufrituko du, maitatuko du, negar egingo du, amets egingo du… gainontzeko guztiok bezala. Bidean, txakur verde baten edota monstruo arroxa baten modura sentituko da maíz. Munduan bere lekua aurkitzeko gai izango ez balitz bezala.

Zapatila gorridun mutikoaren, Luisen, istorioak protagonistaren adin guztiak erakutsiko dizkigu: haurra zen bitartean bizitako abenturak, nerabezaroa, helduaroa, zahartzaroa... guztiak pertsonaiaren hazteari buruz mitzatzen dira, nola aurkezten dizkion munduari bere gustuak, bazterketei aurre eginez, berari buruz eta besteei buruz ikasiz. Luis askotan arraro sentituko da, txakur berde edo mounstro arrosa baten moduan. Bere tokia ezin aurkituz. Bere bidea ez da beti erraza, atsegina izanen, baina ez du etsiko eta bere buruarekiko, ametsarekiko eta munduan bere tokia aurkitzeko bideari fidela izanen da.

Zapatila gorridun mutikoa obrarekin, aniztasuna gure jendartearen elementu aberasgarri bezala ulertzen saiatuko gara.

FITXA TEKNIKOA

  • Egilea: Garbi Losada
  • Koreografoa: Bertha Bermudez
  • Zuzendaritza eszenikoa: Garbi Losada
  • Ekoizpena: José Antonio Vitoria
  • Musika: Javier Asín
  • Eszenografia diseinua: José Antonio Vitoria
  • Argiztapen diseinua: Xabi Lozano
  • Argi teknikaria: Andoni Mendizabal
  • Soinu diseinua: Asinsound
  • Soinu teknikaria: Gabriel Llerins
  • Jantzien diseinua: Tytti Thusberg
  • Jantzien errealizazioa: Taller Tytti Thusberg
  • Interpreteak: Txori García Uriz, Ion Barbarin, Montse Zabalza
  • Iraupena: 60'
  • Webgunea: www.adosteatroa.com

Ados Teatroa

Laburrean

Euskadi, auzolana