Bizitza bidaia gisa ulertuta. Maletak, norbanakoaren eta norberaren probabilitateak biltzen dituen metafora, kohesio-elementua dira guztiontzat berdintsuak diren indarrak eta gaitasunak jarduten duten bizi-prozesuan. Bidaiari bakoitza, bere ekipajea aldean daramala, lekuz aldatzen da.
Halaxe, xake-taulako lauki zuri-beltzen txandakatzeak zera adierazten du, binomio kontrajarri eta osagarrien arteko tirandura: denbora eta espazioa, gau eta eguna, maitasuna eta galerak...
Jokoan estrategia, hausnarketa, aurrerapausoak eta geldiuneak biltzen dira, baita aurkariaren kontrako borroka ere, batzuetan norberaren baitakoa izanik. Eta azken tartean -oroimenaren adinean, zeinetan bakardadeak hainbeste izen dituen-, maleta higatuak, husteko zorian.
Joandako aldia luzea da, eta denbora dorpeki desegiten da. Erlojuek gure izate iragankorra erretratatzen dute. Geltokia, azken batean, erbesteratze baten hasiera da: geraleku bat zoriontasunean, eternitateari uko-egitea.
FITXA ARTISTIKOA: