"Pura vida / The ridge"

  • Argazkia: Arena Comunicación
  • Argazkia: Arena Comunicación
  • Argazkia: www.puravidatheridge.com

Himalayaren hegoko aldean, 7.400 metroko altueran, mendigoizalea txarto sentitzen hasten da. Kideak larrialdi-abisua eman eta Himalayako inoizko erreskateekimenik sinestezinena hasten da. Iñaki Ochoa de Olza munduko tontorrik arriskutsuenetakoa den Annapurna igotzean gaixotu zen mendigoizalea da. Bere tontorra jotzen ahalegintzen direnen % 40k bertan galtzen dute bizitza. Pura vida aurrekaririk ez duen erreskate-eginkizuna da, jatorri desberdin baina grina bereko 8 lagun batu zituen zeregina. Zortziek dute igotzen dituzten mendiengatiko neurrigabeko grina eta, batez ere, euren bizitzak bizi izateko hautatu duten modu bakar, sendo eta askotan ulertugabea partekatzeak lotzen ditu.

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: Pura vida
Kalifikazioa: Publiko guztientzako egokia
Urtea: 2012
Iraupena: 81 minutu
Herrialdea: Espainia
Generoa: Dokumentala
Zuzendariak: Pablo Iraburu, Migueltxo Molina
Aktoreak: Iñaki Otxoa de Olza, Mingma Sherpa, Horia Colibasanu, Ueli Steck, Dennis Urubko
Gidoia: Migueltxo Molina, Pablo Iraburu
Ekoizpena: ARENA COMUNICACIÓN AUDIOVISUAL, S.L. (www.arenacomunicacion.com) TXALAP. ART, S.L. (www.txalapart.com)
Banaketa: Parallel 40
Webgunea: www.puravidatheridge.com


Laburrean

  • Egileak Pablo Iraburu, Migueltxo Molina
  • KonpainiaArena Comunicación Audiovisual, S.L. / Txalap. Art, S.L.
  • Data2012
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana