"Ikusi arte"


Hogeitaka urteko hiru gazteren istorioa da hau. Adin horretan ohikoa den biziguraz beterik, ikaragarri dibertitu dira orain arte. Baina sekula ez dute gozatu emakumeekiko harreman intimorik. Ibilbide enologiko baten aitzakiapean, Espainiara abiatuko dira hirurak, egoera hori behin betiko konpontzeko. Ezerk ez ditu geldiaraziko, ezta euren ezgaitasun fisikoek ere: hiruretako bat itsua da, beste bat gurpil-aulkian dabil eta hirugarrenak ez du inolako mugikortasunik. Bidaia adiskidetasunaren laudorio bihurtuko da, sentiberatasun, indar, samurtasun eta gizatasunez beteriko ipuina, emozio guztietatik igaroaraziko gaituena.

Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: Hasta la vista
Kalifikazioa: Publiko guztientzako egokia
Urtea: 2012
Iraupena: 109 minutu
Herrialdea: Belgika
Generoa: Komedia
Zuzendaria: Geoffrey Enthoven
Aktoreak: Robrecht Vanden Thoren, Gilles De Schrijver, Tom Audenaert, Isabelle de Hertogh, Kimke Desart, Johan Heldenbergh, Karlijn Sileghem, Katelijne Verbeke, Karel Vingerhoets, Marilou Mermans, Itziar Luengo
Gidoia: Pierre De Clercq
Ekoizpena: k2, EEN
Banaketa: Yedra Films


Laburrean

  • Egileak Geoffrey Enthoven
  • Konpainiak2, EEN
  • Data2012
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana